Maxa Moskaliovaren auzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maxa Moskaliovaren auzia
Motakasu kriminal
Denbora-tarte2022ko apirila - 
KokalekuJefremov
Errusia
Tula oblasta

2022ko apirilean, Ukrainaren inbasioan, Maria (Maxa) Moskaliova errusiar ikaslearen gerraren aurkako marrazkia zela eta, neskaren eta haren aita bakarraren aurkako jazarpen politikoa hasi zen. Errusiako armadaren «ospea belztea» leporatu zioten Aleksei Moskaliovi, eta alaba aitarengandik banandu eta umezurztegi batera bidali zuten. 2023ko martxoaren 28an, Errusiako auzitegi batek bi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Alekseiri[1]. Errusiar Federazioan lehen aldia da auzitegi batek, arrazoi politikoengatik guraso bat espetxeratu ostean, haurra zaintzailerik gabe uzten duena[1].

Gertaeren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko apirilaren 24an, Jefremov herrian bizi zen Maria Moskaliova, Maxa izen hipokoristikoaz ezagunagoa den seigarren mailako ikasleak (j. 2009), gerraren aurkako marrazki bat marraztu zuen arte klasean[2]. Arte irakaslea zuzendariarengana joan zen, eta hark poliziari deitu zion. Eskolako irteeran Barne Ministerioko langileak zeuden, baina Maxak etxera ihes egitea lortu zuen[3][4].

Biharamunean, Maxa, Aleksei Moskaliov aitarekin (j. 1968)[2] eskolara etorri zenean, biak polizia-etxera eraman zituzten, eta bertan Errusiako armadaren «ospea belztea»-gatik protokolo administratiboa egin zuten. Ez zen marrazkia horrela deitzen zena, baizik eta Alekseik Odnoklassniki sare sozialeko bideo baten azpian egindako iruzkin bat[4].

2022ko apirilaren 25ean, epaiketa bat egin zen, non Aleksei Moskaliov armadaren «ospea belztea»-gatik erruduntzat jo eta 32.000 errublo isuna jarri zioten[5][6].

Alekseiren aurkako epaiketaren biharamunean, Segurtasunaren Zerbitzu Federaleko ofizialak berriro etorri ziren Maxaren eskolara, eta errusiar inbasioaren aldeko aktibismora konbentzitzen saiatu ziren. Honen ostean, Maxak eskolara joateari utzi zion eta etxean ikasten hasi zen[4].

2022ko abenduaren 30ean, miaketa bat egin zuten Moskaliovtarren apartamentuan, eta ondasunak eta diru guztia atzeman zituzten. Aleksei Moskaliov Segurtasunaren Zerbitzu Federalak atxilotu eta galdekatu zuen. Bost polizia-auto, larrialdi-ibilgailu eta suhiltzaile-auto zeuden etxetik gertu[7]. Galdeketaren garaian, Aleksei jipoitu zuten, eta, gainera, haren arabera, hirugarrenen alde lan egiten zuela aitortzeko eskatu zioten.

2023ko martxoaren 1ean, Aleksei atxilotu zuten, eta Maxa umezurztegian sartu zuten[4][7].

2023ko martxoaren 2an, etxe barruko arrastatzea ezarri zioten Arekseiri. Berak zein giza eskubideen aldeko erakundeek ezin izan zuten Maxarekin harremanetan jarri[4][7].

2023ko martxoaren 27an, Jefremoveko auzitegiak kasua aztertu zuen eta biharamunean bi urteko espetxe-zigorra ezarri zion Aleksei Moskaliovi, 3 urtez Internet erabiltzea debekatuz eta ordenagailu pertsonala estatuaren alde konfiskatuz. Alekseiren alaba gizarte zerbitzuen zaintzara pasatzea erabaki zuen auzitegiak. Alekseik berak etxe barruko arrastatzetik ihes egin zuen eta ez zen epaian egon[1].

2023ko martxoaren 29an, Maxak aitari idatzi zion umezurztegitik: «Asko maite zaitut, eta badakizu ez duzula ezerren errurik, beti zure alde nago, eta egiten duzun guztia zuzena da. <…> Mesedez, ez ezazu amore eman. Sinetsi, itxaropena gorde eta maitatu. Egunen batean mahaian eseriko gara eta dena gogoratuko dugu. <…> Badakit ez duzula amore emango, <…>, eta zuregatik eta guregatik otoitz egingo dut, aitatxo»[8]. Atzealdean, hau idatzi zuen: «Love you [maite zaitut], heroi bat zara. Nire heroia»[9].

2023ko martxoaren 30ean Aleksei Moskaliov atxilotu zuten Minsken[10]. OVD-Info erakundearen arabera, gogor jipoitu zuten atxilotzean[11].

2023ko apirilaren 5ean, Maria Lvova-Belova Errusiako Haurren Eskubideen komisarioak jakinarazi zuen Olga Sittxikhina, Maxaren amak umezurztegitik eraman zuela[12]. Aurretik, neskaren amak uko egin zion alaba zaintzera hartzeari eta umezurztegian jartzeko eskaera ere idatzi zuen[13], baina gero Maxa etxera hartzeko prest agertu zen[14][15].

2023ko apirilaren 12an Aleksei Moskaliov Bielorrusiatik Errusiara estraditatu zuten[16].

2023ko maiatzaren 3an jakin zen Aleksei Smolenskeko prebentzio atxilotze zentroan zegoela. Bielorrusian atxilotzean izandako jipoiaren berri eman zion abokatuari[17].

2023ko maiatzaren 5ean, Jelena Agafonova, Maxa eta bere aitari laguntzen zieten giza eskubideen aldeko ekintzailea, atzerriko agente izendatu zuten[18].

2023ko uztailaren 3an, Aleksei Moskaliovi zigor gogorragoa ezarri zioten gatazka armatuan zehar krimen bat egiteagatik. Azken hitzaldian, heriotza zigorra ezartzeko eskatu zuen, eta ahalik eta azkarren betetzeko, ezin baitzuen alabarengandik bananduta egotea gehiago jasan[19].

Salaketen funtsa formala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazarpena Maxa Moskaliovaren marrazki batekin hasi bazen ere, lehen protokoloa sare sozialeko mezu baten ondorioz egin zen, zeina, bertsio ofizialaren arabera, Aleksei Moskaliovek idatzi zuen[20]. Alekseik dio ez zituela mezu horiek idatzi, eta bere orria pirateatu zitekeela[1].

Maxaren irakasleek, fiskaltzaren lekuko izan zirenek, ezin izan zuten mezuen edukia gogoratu, eta «funtsa berdina zela, ospea belztea» baino ez zuten adierazi[21].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Errusieraz) «Отцу школьницы из Ефремова, нарисовавшей антивоенную картинку, дали два года колонии. Он "сбежал" до приговора» BBC 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  2. a b (Errusieraz) «Москалёв Алексей Владимирович» Мемориал (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  3. (Errusieraz) «Дело Маши Москалевой. Как шестиклассницу отправили в приют, а отца — под домашний арест из-за антивоенного рисунка» MSK1 2023-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  4. a b c d e (Errusieraz) Чикнаева, Вита. «Отца девочки, которая сделала антивоенный рисунок, задержали» Бумага 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  5. (Errusieraz) «Решение по делу об административных правонарушениях» Ефремовский межрайонный суд Тульской области 2023-04-25 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  6. (Ingelesez) Rosenberg, Steve. «Ukraine war: How a Russian child's drawing sparked a police investigation» BBC 2023-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  7. a b c (Errusieraz) «Алексея Москалева, чья дочь Маша нарисовала антивоенный рисунок, приговорили к двум годам колонии» Meduza 2023-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  8. (Errusieraz) «Адвокат опубликовал письмо Маши Москалёвой отцу, который сбежал из-под ареста» The Insider 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  9. (Errusieraz) Венкина, Екатерина. «"Ты - мой герой": Маша Москалёва написала письмо отцу» Deutsche Welle 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  10. (Errusieraz) Мингазов, Сергей. «В Минске задержали отца нарисовавшей антивоенный рисунок девочки Алексея Москалева» Forbes 2023-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  11. (Errusieraz) «Алексей Москалёв нашелся в СИЗО Смоленска» ОВД-News 2023-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  12. (Errusieraz) «Мать школьницы Маши Москалёвой, нарисовавшей антивоенный рисунок, забрала её из приюта» Meduza 2023-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  13. (Errusieraz) ««Можем объяснить»: Мать Маши Москалёвой, которая заявила, что «не бросит» дочь, сама просила отправить её в приют» The Insider (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  14. (Errusieraz) «Суд по ограничению в правах родителей Маши Москалевой перенесли» РИА Новости 2023-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  15. (Ingelesez) «Russian girl who drew anti-war picture leaves orphanage with mother, commissioner says» ABC News 2023-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  16. (Ingelesez) «Father of girl who drew anti-war art extradited to Russia» AP 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  17. (Errusieraz) «Алексей Москалёв, с которым несколько недель не могли связаться адвокаты, нашелся в Смоленске. Он рассказал, что при задержании в Беларуси его сильно избили» Meduza 2023-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  18. (Errusieraz) Стариков, Сергей. «Правозащитницу из Тульской области признали иноагентом» Myslo 2023-05-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  19. (Errusieraz) «Алексею Москалеву ужесточили приговор, в последнем слове он попросил о расстреле» ЗакС.ru. Политическая жизнь Петербурга 2023-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  20. (Errusieraz) «Отца Маши Москалёвой, нарисовавшей антивоенную картинку, требуют приговорить к двум годам» Delfi 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  21. (Errusieraz) «Дело тульского отца‑одиночки о «дискредитации» армии. Приговор» Медиазона 2023-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]