Melba Roy Mouton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melba Roy Mouton

Bizitza
JaiotzaFairfax city konderria, 1929
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSilver Spring (Maryland)1990eko ekainaren 25a (60/61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Hezkuntza
HeziketaHoward Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakakademikoa, informatikaria eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoa

Melba Roy Mouton, Melba L Mouton izenez ere ezaguna,[1] (Fairfax, Virginia, 1929 - Silver Spring; 1990) AEBetako matematikari eta programatzaile afroamerikarra izan zen, NASAren ibilbide eta eta geodinamika atalaren ikerketa-programako laguntzaile izendatua. 1960ko hamarkadan, NASAko emakume matematikari eta programatzaile talde baten buru izan zen.[2][3] Matematikari gisa hasi zen, eta Echo 1 eta 2 sateliteen programaren buru izatera heldu zen. Ordenagailu-programatzaileen burua izan zen, eta, geroago, Goddard hegaldi espazialeko zentroko programen produkzioko atalburua.[4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virginiako Fairfax hirian jaio zen, Rhodie eta Edna Chloeren alaba. Howardeko Unibertsitatean graduatu zen 1950ean, matematikako masterreko gradu batekin. 1959an hasi zen NASArentzat lanean, Army Map Service eta Errolda Agentziarentzat lan egin ondoren. NASAn lan egin zuen bitartean, Echo sateliteen jarraipena gainbegiratu zuen. Bere lanaren helburua sateliteak orbita egonkor batean egotea eta satelitea une oro espazioan non zegoen jakitea zen. APL programazio-lengoaiari buruzko mintegietan eta kode informatikoen dokumentazioari buruz NASAk argitaratutako artikuluetan parte hartu zuen.[5][6]

1970ean "Motibazioa eta Gaikuntza edo Automatizazioa" argitaratu zuen "Ordenagailu-programen dokumentazio-metodo automatizatuak" izeneko sinposioan.[7][1]

1972an, Goddarden Ibilbide eta Geodinamika Dibisioko Ikerketa Programen zuzendariorde izendatu zuten.[8][9]

1972ko apirilaren 15ean, NASAk bere irudia eta beste lankide beltz batzuena erabili zituen The Afro American egunkarian, Estatu Batuetako administrazioak aniztasunarekiko duen konpromisoa adierazteko.[10]

1973an erretiratu zen NASAtik.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melba Roy Mouton Wardell Royrekin ezkondu zen eta gero Webster Moutonekin. Hiru seme-alaba izan zituen. Marylandeko Silver Spring-en hil zen, 1990eko ekainaren 25ean, garuneko tumore baten ondorioz, hirurogeita bat urte zituela.[7]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volatiles Investigating Polar Exploration Rover edo VIPER lurreratzeko proposatutako gunea

NASAn, Apollo Achievement Award (Apolo Lorpenaren Saria) eta Exceptional Performance Award (Aparteko Errendimenduaren Saria) jaso zituen.[7]

2022ko maiatzean, Mons Mouton ilargi-mendia (lehen Leibnitz goi-ordokiko Leibnitz Beta izenez ezagutzen zena) izendatu zuten ofizialki bere omenez.[11] Gune hori ilargiaren hegoaldeko eskualde polarrean dago, eta Volatiles Investigating Polar Exploration Rover (VIPER) lurreratzeko gune bihurtzea aurreikusita dago.[12][9]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Mouton, M. L.. (1970-11-01). «Documentation: Motivation and training or automation» Automated Methods of Computer Program Doc. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  2. (Ingelesez) Cole, I. J.; Murphy, J. P.; Siry, J. W.. (1968-05-01). The Goddard general orbit determination system. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  3. «Solar System Exploration: Multimedia: Gallery: Human Computer» web.archive.org 2013-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  4. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-04-28). «Melba Roy Mouton, matemática» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  5. (Ingelesez) Creveling, C. J.. (1968-11-01). Experimental use of A Programming Language /APL/ at the Goddard Space Flight Center. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  6. (Ingelesez) Automated Methods of Computer Program Documentation. 1970-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  7. a b c ncecire. «Melba Roy Mouton» Tumblr (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  8. (Ingelesez) «Black History Moment - Melba Roy Mouton | One Small Step» BoardGameGeek (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  9. a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2024-01-30). «Melba Roy Mouton, la matemática que vigilaba satélites» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  10. «The Afro American - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  11. (Ingelesez) SVS, NASA's. (2023-02-15). «SVS: Mons Mouton, a Newly Named Lunar Mountain» svs.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
  12. (Ingelesez) Colaprete, Ernie Wright, David Ladd, and Anthony. (2021-09-20). «NASA Scientific Visualization Studio | The VIPER Landing Site» NASA Scientific Visualization Studio (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).