Memento

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mememento 2000ko Christopher Nolan estatubatuar thriller filma bat da. Zuzendariaren anaia den Jonathan Nolan gidoigile eta idazlearen "Memento Mori" istorio laburrean oinarritua dago, izenburuak latinezko Memento mori ("Hilko zarela oroitu") esaldiari aipamen egiten diolarik. Bertan, Guy Pearce, Carrie-Anne Moss eta Joe Pantoliano aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek 2 Oscar Sarietarako izendapena jaso zituen: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Christopher Nolan eta Jonathan Nolan) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Dody Dorn). Sundanceko Zinemaldian saritua izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Leonard (Guy Pearce) bere emaztearen hilketa ekiditean saitu zen unean buruan kolpe bat jaso ondoren bere oroimena kaltetua duen aseguru etxe bateko ikertzailea da: gertakari hau da bere iraganko azken oroimena. Kolpearen ondorioz, denboran hurbileneko gertakarien oroimena ere galdu du, eguneroko gertakariak minutuen buruan ahaztu egiten dituelarik. Honela bada, bere emaztearen hilketa ikertu eta mendekatzeko asmoz argazki makina bat eta bere gorputzean tatuatuak dituen ohar batzuetaz baliatu behar du.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Memento