Sundanceko Zinemaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sundanceko Zinemaldia
Sundance-Film-Festival.jpg 2002ko Sundanceko Zinemaldia.
Sortze data : 1978
Lekua : Park City, Utah
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Sortzailea : Sundanceko Zinema Institutua
Webgunea :  http://festival.sundance.org/ 

Sundanceko Zinemaldia (ingelesez Sundance Film Festival) urtero urtarrileko azken bi asteetan zehar Estatu Batuetako Utah estatuan dagoen Park City udalerrian ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Bertan estatubatuar nahiz nazioarteko zinemagintza independienteari bultzada eman nahi zaio. Park City Utah estatuko hiriburua den Salt Lake City hiritik hurbil kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaldi hau hasiera batean 1978an Utah/US Film Festival izenez sortu zen. Geroago, 1980an Robert Redford aktorea eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik Hollywoodeko industria erraldoitik at zueden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideia garatu zen. Hasiera batean Sundance zinemagintza institutu bat izan zen, baina lasterrera gazteen zinema-lanak erakusteko beharra ikusi zen, hortaz 1983an Redfordek Sundanceko Zinemaldia sortu zuen, gaurko egunez mundu mailako zinema independentearen zinemaldi garrantzitsuena dena.

Zinemaldiaren izenal ("Sundance") 1969an Robert Redford aktoreak berak Butch Cassidy and The Sundance Kid filman antzeztu zuen pertsonaian oinarritzen da (aldiz, Butchen pertsonaia Paul Newmanek antzeztu zuen).

Urtero zinemaldira aurkezten diren 9.000 filmetatik 200 aukeratu eta jendaurrean ikusgai ipintzen dira. 50.000 pertsona baino gehiago Utah estatuko Park City, Salt Lake City, Ogden eta Sundance udalerrietako zinema instalazioetara zuzendu ohi dira. Dokumental, drama eta film laburrak proiektatuz talentu berriak topatzen dira eta bertaratzen den edonor zuzeneko musika, zinema sortzaileen solasaldiak, instalakuntza aurreratuak, eta abar goza ditzake.

Zinemaldi honetatik gaur egun oso ospetsuak diren hainbat zinemagile atera izan dira, adibide gisa: Quentin Tarantino edota Coen anaiak.

Urtero Sundanceko bultzatzaile nagusiak prentsaurreko askotan aipatu izan ohi duen gisa, hau ez da Hollywooden aurkako zinemaldi bat.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sundanceko Zinemaldia Aldatu lotura Wikidatan