Menopausia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Menopausia
Deskribapena
Motamenstrual cycle phase (en) Itzuli, Klimaterioa
reproductive senescence (en) Itzuli
EspezialitateaGinekologia
Identifikatzaileak
GNS-10N95
GNS-9627
DiseasesDB8034
MedlinePlus000894
eMedicine000894
MeSHD008593

Menopausia (grezieratik, men "hilabete" eta pausis "etena") hileko edo menstruazioaren behin betiko desagerpena da. Emakume gehienetan 45-55 urte bitarteko epean ematen da, eta ugalkortasun aldiaren bukaera eragiten du.

Menopausia egoerara iritsi aurretiko eta ondorengo garaiari klimaterio deritzo eta garai honetan azaltzen diren aldaketa eta sintomak klimaterio sindromea dira.

Klimaterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Klimaterio»

Emakumeengan poliki hasten den prozesua da, 45 urte inguru dutenean. Hilekoak erregular izateari uzten dio eta hilekoen arteko epea luzatzen da pixkanaka. Hilekorik gabeko 12 hilabeteko aldia betetzen denean menopausia baieztatzen da.

Maila fisiologikoan aldaketa sakonak gertatzen dira, hormona sexualen kopurua (estrogenoak eta progesterona) asko jaisten baita. Hormonen jaitsiera honek ondorio gaiztoak ekartzen ditu: beroaldiak, buruko mina, loezina, jokaera eta gogo-aldaketak, koito mingarriak, etab.. Gaixotasunei dagokionez, menopausiaren ondoren osteoporosi eta gaitz kardiobaskularrak harrapatzeko joera handitu egiten da, estrogenoek bi gaitz horien aurkako babesa ematen baitiete emakumeei.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]