Metodo induktibo
Wikipedia(e)tik
Arrazoibide induktiboa, metodo induktiboa edo, besterik gabe, indukzioa errealitatean jasotako behaketetatik proposizioak eratzen dituen arrazoibide-mota bat da, behaketetan izan daitezkeen erregulartasunetan oinarrituta; kasu partikularretatik lege orokorrak eratuz. Kasu partikularren errepikapena lege orokorraren egiazkotasuna baieztatzen duela argudiatuz ematen zaio metodo induktiboari zilegitasuna. Metodo zientifikoan erabiltzen den metodoa da, dedukzioarekin batera.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |