Milawata

Wikipedia, Entziklopedia askea

Milawata, Mileto herriaren izen hitita izan zen Akaia edo Ahhiyawaren (hititeraz) hiri aliatuetako bat izan zen, baita estatu independente txiki baten hiriburua ere.

Mursili II.aren erregealdiko laugarren urtean, Gulla eta Mallazti ofizialek zuzendutako hititek eraso zuten, hiriak, Arzawako erregeari emandako laguntzagatik mendeku bezala. Erasotzaileek, irabazi egin zuten eta Hattusasera, indartsu, harrapakinarekin eta preso hartutako pertsonekin itzuli ziren. Denbora batez hititen mende egon ondoren, Muwatallis II.aren erregealdian berriz independente bihurtu zen, eta Atpak gobernatu zuen. Piyamaraduk, ustez Lesboseko gerlari bat eta arzawatar ausartez osaturiko armada bat zuzentzen zuena, Ahhiyawaren zerbitzura jarri zen hititen aurkako balizko borroka batean, eta, ondoren, Atparen alabarekin ezkondu zen.