Milla euskal-olerki eder. I-II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milla euskal-olerki eder
Datuak
Idazlea (1954)
Argitaratze-data1954
GeneroaPoesia antologia
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak1.199
FormatuaBi liburuki

Milla euskal-olerki eder Santiago Onaindia idazleak 1954an plazaratu zuen euskal poesiaren antologia da, hastapenetatik eta ahozko literaturatik 1954. urte arte. Antologia honekin Onaindiak euskara beste hizkuntzen parean jarri nahi zuen. Gerra ondoren balio sinboliko handia izan zuen obra honek. Egileak beste hizkuntzetan egiten ari ziren antologien eredua jarraitzen zuen, esaterako, gaztelaniazko Las mil mejores poesías de la lengua castellana (1928), Juan Bautista Berguak prestatutakoa, edo André Gidek egindako Anthologie de la poésie française (1949). Liburuetan mugaren bi aldetako idazleak bildu zituen eta, ideologikoki, oso ikuspuntu ireki batetik.

Antologiaren helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]Jon Kortazar kritikariak Onaindiak lau helburu zituela azaldu du:

  • Gerraondorengo garai ilunetan euskal literatura bazen
  • Mila poesia bilduta zenbakiaren biribiltasunean euskal literaturaren oparotasuna adierazten zuen
  • Euskal poesiaren historia zehatza ematen zuen
  • Euskal poesia beste poesiak beste zen.

Antologiaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Itz bi", Orixe
  • "Eskeintza"
  • "Ataria"
  • "Liburu onen mamiña"
  • "I Erri-olerkiak"
  • "II Lau gizaldi". XVI. mendetik XIX. mendera
  • "III Gure mendea 1900-1954"
  • "Geigarria". Bertsolariei eskainita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]