Minamoto no Tameyoshi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Minamoto no Tameyoshi (japonieraz 源為義, Minamoto no Tameyoshi, 1096-1156ko abuztuaren 17a) Minamoto klaneko buruzagi samurai bat izan zen, Minamoto no Yoshiieren biloba. Klanaren tropen buru izan zen Taira klanaren tropen aurka Hōgen matxinada deritzon gerra zibilean. Tameyoshi, Mutsu-Shirō bezala ere ezagutzen da.

Aipaturiko matxinadan garaitua izan ondoren, Tameyoshi, hiltzera zigortua izan zen, eta, ondorioz, seppuku egin zuen.