Moherreko Amildegiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moherreko amildegiak

Moherreko Amildegiak (ingelesez Cliffs of Moher eta gaeleraz Aillte an Mhothair, literalki "hondamendiaren amildegiak") The Burren eskualdeko hegomendebaldeko mugan daude, Irlandako Errepublikako Clareko konderriko Liscannor, Doolin eta Lahinch udalerrietatik hurbil.

Amildegiak, Ozeano Atlantikoaren gainetik 120 metrora altxatzen dira Hag's Head deritzon tokian, eta zortzi kilometroz hedatzen dira, 214 metroko altuerara iritsi arte.

O'Brienen Dorrea (O'Briens Tower), gutxi gora-behera, amildegien erdian dagoen harrizko dorre zirkular bat da. Sir Cornellius O'Brienek eraiki zuen 1835ean, garai hartan ere, toki hartara joaten ziren ehundaka turistentzako behatoki bezala. Talaiaren tontorretik, Aran Uharteak eta Galway badia ikus daitezke, eta, atzean, Connemaran aurkitzen diren Maumturk mendiak.

Amildegiak, atrakzio turistiko azpimarragarriak dira, tokian, horren ondorioz, bisita gune bat eta geltokigune bat daudelarik. Amildegiak euren luzera osoan zeharkatzen dituen bidezidor bat dago.

Moherreko amildegiak, "Erokeriaren Amildegiak" (Cliffs of Insanity) bezala agertzen dira 1987ko Ezkon hitza emandako printzesa filmean (The Princess Bride).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Moherreko Amildegiak

Koordenatuak: 52°56′10″N 9°28′15″W / 52.93611°N 9.47083°W / 52.93611; -9.47083