Irlandako Errepublika

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Europako estatuari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Irlanda

Irlanda


Éire
Ireland

Irlandako bandera Irlandako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Ez du
Ereserkia: Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia)
Irlandako ErrepublikaPoblacht na hÉireannRepublic of Irelandren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Dublin
53°26′ N 6°15′ W
Hiri handiena Dublin
Hizkuntza ofiziala(k) Irlandera, Ingelesa
Gobernua
Presidentea
Taoiseach
Demokrazia parlamentarioa
Mary McAleese
Brian Cowen
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Erresuma Batutik
1919ko urtarrilaren 21
1921eko abenduaren 6
Eremua
 - Guztira
 - ur %

70.273 km² km² (117.)
2,00%
Biztanleria
 - Estimaketa (2007)
 - Errolda (2006)
 - Dentsitatea

4.339.000 biztanle (122.)
4.239.848 biztanle
57 biztanle/km² (143.)
Dirua Euroa31 (€) (EUR)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +0)
Bai (UTC +1)
Interneteko domeinua .ie
Telefono aurrezenbakia +353
Herritarra irlandar
11999 baino lehen irlandar libera

Irlandako Errepublika (irlanderaz Poblacht na hÉireann; ingeleraz Republic of Ireland) Europa ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da. Gaur egungo Estatu Burujabe modernoa Irlandako uhartearen 5/6en jabe da, banaketa hau 1921ko Maiatzaren 3an eman zelarik. Demokrazia Parlamentaria eta Errepublika bat da. Ipar-ekialdetik Ipar Irlandarekin mugatzen du, ekialdetik Irlandar Itsasoarekin, hegoaldetik Zeltiar Itsasoarekin, mendebalde eta iparraldetik berriz Ozeano Atlantikoarekin. Estatuaren izendapen arrunta "Irlanda" da (ingeleraz Ireland eta irlanderaz Éire [ˈeːrʲə]), Irlandako Errepublikaren nabarmentzea Estatua eta Uhartearen arteko ezberdintasuna egitea beharrezkoa denean erabili ohi da.

1922ko Abenduaren 6an Irlandar Estatu Askea ezarri zen, Irlandari Erresuma Batuarekiko hasierako nolabaiteko neurri txikiko independentzia bat emanaz. 1937ko Abenduaren 29an Irlandar Estatu Askeak Irlandaren izendapena hartu zuen [1] 1949an, Irlanda Errepublika bilakatu zen eta Britaniniar Commonwealtha laga zuen.[2] Honenbestez erakunde horretan parte hartzeari utzi zion.

Hiriburu eta hiri handiena Dublin (irlanderaz Baile Átha Cliath) du, 1.661.185 biztanlerekin. Beste hiri nagusiak Cork/Corcaigh (380.000), Limerick/Luimneach (93.321), Galway/Gaillimh (71.983), Waterford/Port Láirge (45.775), Ennis/Inis (24.253) eta Kilkenny/Cill Chainnigh (23.967) dira. Uhartea garai batean aintzineko irlandar erresumak izantako lau eskualde edo probintzi historikoetan banatuta dago: Leinster (irlanderaz: Laighin), Ulster (irlanderaz: Ulaidh), Connacht (irlanderaz: Connachta) eta Munster (irlanderaz: An Mhumhain).

Gaur egun uhartearen iparraldeko Ulster eskualde edo probintziako bederatzi konderriak bi Estatuen artean banatzen da: sei konderrik Ipar Irlandako eskualdea osatzen dute eta Erresuma Batuaren agintepean daude: Antrim, Armagh, Derry, Down, Fermanagh eta Tyrone; gainontzeko beste hiru konderriak Irlandako Errepublikaren agintepean daudelarik: Donegal, Cavan eta Fermanagh.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

1937an onartu zen Irlandako Konstituzioko laugarren artikuluak dioenez "estatuaren izena Éire da, edo ingeleraz, Ireland”.[3] Xede ofizial guztietarako bai eta nazioarteko erlazio edo lege dokumentuentzako irlandar gobernuak Ireland izena erabili ohi du, gainera Éire izena erabili ohi du irlanderaz idatzitako dokumentu guztietan.

Europar Batasuneko erakundeek sistema berdina jarraitzen dute 2007ko Urtarrilaren 1tik aurrera irlandera erakunde honetako hizkuntz ofizialetako bat bihurtu zenetik eta estatuari Éire - Ireland deitzen dio, hain justu irlandar pasaportean erabiltzen diren izenen moduan.[4]

Uhartearen izena aintzineko irlanderaren Ériu izenean oinarritzen da (irlandera modernoan Éire), horretaz gain Germaniar Hizkuntzen land atzizkia gehitzen zaiolarik. Ériu, proto-zeltiarra *Īwerjū (honek galeserako Irlandaren izendapena ere sortu zuen: Iwerd, Irlandako Itsasoa), jatorriz lodikeria esan nahi omen zuen, emankortasunaren zentzuan.

Zeltiarrek Éire hitzarekin izendatzen omen zuten irlandar biztanleria, hortaz lurraldeari ere Éireko lurra edo Éireland izendatzen hasi zen eta azken honen eratorpena amaitzeko Ireland (Irlanda) izango zen. Gaurko egunez, estatuaren izen ofiziala Irlanda da, Ireland (ingeleraz) eta Éire (irlanderaz). Irlandako Errepublika, Republic of Ireland edo Poblacht na hÉireann testu ofizialaren idazkera da.

[aldatu] Geografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandako uhartea

Irlandako uhartearen topografia

Irlandako uhartea Europako ipar-mendebaldean kokatzen da eta Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, Britainia Handiaren mendebaldean kokatua. Neurriari begiratuz Europako hirugarren uharte handiena da Britainia Handia eta Islandiaren atzetik, mundu mailan berriz hogeigarren postuan da.

Uharteak 84.421 km² azalera du, horietatik %83a (bost seiren gutxi gorabehera) Errepublikaren zati dira (70.280 km²) eta gainontzeko guztiak Ipar Irlanda osatzen dute. Mendebaldetik Ozeano Atlantikoak inguratzen du, Ipar-ekialdetik Iparraldeko Itsasartea duelarik. Ekialdean Irlandako Itsasoa du eta honek hego-ekialdetik ozeanoa San Georgeko Kanala eta Zeltiar Itsasoarekin lotzen du.

Uhartearen erdialdeko ordoki edo lautada zabalean mila metro inguruko mendixka ugari altxatzen dira. Bestalde Shannon ibaiak, (Irlandako luzeenak alegia, uhartea 386 kilometrotan zehar zeharkatzen du. Barnekaldean ibai txiki eta batez ere laku ugari daude, hauek Lough izena hartzen dutelarik. Lupetza edo urmael eremu handiak ere baditu, hauek turba edo zohikatza atera eta ekoizteko erabili ohi izan dira betidanik. Irlanda Europako hiri handienari atxikituta dagoen parke naturalaren jabe da, Phoenix Parkea, parke honek 712 hektarea ditu, gune berde zabalez eta zuhaitz lerrodun etorbidez osaturiko 16 kilometro oholeztatuko zirkunferentzia du. [5]

Horien artean garaiera handien duena uhartearen hego-mendebaldean den Carrauntuohill mendia da (irlanderaz Carrán Tuathail), guztira 1.041 metroko garaiera dauka.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandako Errepublikako historia

Irudi:Merge-arrow.svg Artikulu edo atal hau Irlandako Errepublikako historia artikulura eraman dadila proposatu da. (Eztabaida)

[aldatu] Historiaurrea eta Aintzin Aroa

Irlanda Mesolitiko garaiko lehendabiziko biztanleak ehiztari eta biltzaileak ziren, harrizko lanabesak erabiltzen zituztelarik. K.a. 3000. urtean Brontze Arorako bilakaera izan zuten, aleak ereinez, etxeko abereak hezituz, armak eta brontzezko bitxiak eginez. K.a. 2000. urte inguruan, harrizko megalito santutegi eta hilobiak eraiki zituzten, oraindik gaur egungo irlandar paisaian ikus daitezkelarik. K.a. I. mendean uhartea piktoen esku zegoen, irlandar folklorean Fir Bolg bezala deskribatzen diren neolito aroko jendea.

Aurreneko zeltiarrak K.a. 1600. urte inguruan ailegatu ziren eta Zeltiar Irlanda sortu zuten. Politikoki zeltiarrek Irlandako Uhartea lau erresuma edo probintzietan banandu zuten: Leinster, Munster, Ulster eta Connacht. Beren ailegatzea baino lehen irlandar gizartearen oinarrizko unitateak Tuatha direlakoak edo erresuma txikiak ziren, hauetako bakoitza nahiko nimiñoa zen, 150 tuatha gutxi gorabehera 500.000 biztanleentzat. Lurralde osoa Errege Nagusi edo Ard Rí izeneko monarka baten agintepean zegoen.

Kellseko Liburua, 291v orrialdea,Johnen Irudia. Dublin, Trinity College.

Irlandako Errege Nagusi izendatuak izan zirenen zerrenda milaka urtez atzeruntz doa, K.a. II. mendearen erdialdera, nahiz eta zerrendaren lehendabiziko zatiak nahiko mitiko edo kondairazkoak izan. Inork ez dauka ziurtasunik zerrendaren zein zatitan hasten benetako gizaseme historikoen aipamena egiten, ezta zein puntutan gizaseme horiek Errege Nagusitzat har daitezkeen, betiere hitzaren ondorengo esanahiaren zentzuan. Gizarte egitura hau zeltiarren bizi erari egokitzen zaio, beti autonomoak eta txikiak diren tribu unitate edo klanetan antolatzeko joera dutelarik.

Lau Maisuen Analak (irlanderaz, Annala Rioghachta Éireann) edo Irlanda Erresumako Lau Maisuen Analak Irlandako historiaren kronika bat dira. Sarrerek K.a. 2242 eta K.o. 1616 urteen arteko datak jorratzen dituzte, halere lehendabiziko datek K.a. 550. urte ingurua aipatzen dutela uste da. Aurreko analen bilduma bat dira, nahiz eta hauen artean berezko lanak egon. 1632 eta 1636. urteen artean bildu ziren Donegalgo frantziskotar monastegi batean. [6]

Bealtaine (irlanderaz ‘Su Ona’) Maiatzaren 1ean ospatzen zen zeltiar jai eguna zen.[7] Zeltiarrentzat Bealtaine artzaien udako urtaroaren hasiera xedatzen zuen, ganadu taldeek udako larreetara bazkatzera eramaten zirenekoa. Gaur egungo irlandar hizkuntzan Mi na Bealtaine (Bealtaineko Hilabetea) izendapenak Maiatza hilabetea izendatzen du. Sarri hilabete hau Bealtaine bezala laburtzen da, berezko jai eguna Lá Bealtaine bezala ordezkatuz, euskaraz Beltaine Eguna. Jai egun honetako jardun nagusienetako bat mendi eta muinoetan sutzarrak piztekoa zen, Oidhche Bhealtaine (euzkaraz Bealtaine Bezpera) delakoan berezko erritual eta esanahia zutelarik.[8][9] Gaur egungo Eskoziako gaeleraz maiatzaren lehenengo egun hau deskribatzeko Lá Buidhe Bealtaine (Bealtaineko Egun Horia) bakarrik erabili ohi da.

Eskoziatik ailegatu berri zen San Patrizio (384-461) izeneko artzapezpiku eta misiolariak Irlandako biztanleak kristautasunera bilakatzeko asmoarekin etorri zen. [10] Errege familien barnean fede-aldaketa garrantzitsuak lortu zituen eta latinerazko hitz idatzia sartuaraztea ere lortu zuen. San Patrizioren heriotzarekin irlandar elitea eskolatua zen eta jadanik bere historia idatziz erregistratzen zuen. Irlanda ia osorik kristautasunera bilakatu zen eta jakituria eta kulturaren erdigunea, baina bere ondarearen zati handiena IX eta X. mendeen arteko bikingoen erasoaldien ondorioz suntsituta gelditu zen.

[aldatu] Erdi Aroa

X. mende amaieran, Brian Boruk, Dal Casi zeritzon erresuma edo estatuaren errege zena, bere mugakide ziren lurraldeak konkistatu eta Irlanda Hegoaldeko errege boteretsuena bilakatu zen. Baina Leinstergo Mael Morda erregeak Dublingo Sitric errege bikingoarekin aliatu eta Orkney uharteak eta Man uharteko bikingoen laguntza jaso zuen. 1014an Dublinetik gertu eman zen Clontarfeko Guda bikingoen gudalostearen garaipenarekin amaitu zen, baina bikingoen buruzagia hantxe bertan hil zen ihesi zihoazen batzuen esku. [11]

Brian Boru errege irlandarraren irudia.

1169an Richard de Clare (ezizenez "Strongbow" bezala ezagunagoa), Dermot MacMurrough eta Ingalaterratik zetorren normandar talde batekin batera Waterford ingurura iritsi eta indarraren bidez bertan finkatu ziren. MacMurrough, gerora Irlandako traidore edo saldu nabariena bezala ezagutuko zena, Leinstergo erregetzatik bota egin zuten eta honek laguntza eskean Henrike II.a Ingalaterrakoari bertaratzeko gonbitea luzatu zion honela bere erregetza berreskuratzeko asmoz. [12] Jarraieko inbasioak Henrike Irlandako Jaun bihurtu zuen, gertakari garrantzitsu honek Irlandako hurrengo zortzi mendeetan eragingo zuen. 1300. urtealdera normandarrek uhartearen zati handiena kontrolpean zuten baina bertan aginte zentral bat ez zutenez ezin izan zuten erabateko konkistarik burutu ahal izan.

1350tik aurrera irlandar buruzagiek, hauek normandarrek erabilitako armak hartu eta erabiltzen ikasi zutelarik, beren aintzineko lurraldeak berreskuratzen hasi ziren. 1360. urtean, normandar kolonizatzaile gehienak jadanik irlandar legediarenpean eta bertako ohituretara erabat egokituak edo "irlandartuak" zeuden: irlandar musika, irlandar olerkigintza, irlandar literatura eta bertakoen janzkera erabat bereganatu zuten, irlandar esaera zahar batek dioen bezala "irlandarrak eurak baino irlandarragoak" bilakatu zirelarik. Azken hau Ingalaterrako Legebiltzarrak oso begitxarrez ikusi zuen, bere Irlandako uhartearen kolonizazio interesentzat erabat kaltegarri ikusten baitzuen.

Giroa honela zegoelako eta Irlandako Jaurerriaren gainbehera ekiditeko asmoz, 1366an ingelesek Kilkennyko Estatutoak berretsi zituzten, hauetan ondorengo neurriak zeuden: kolono ingeles eta bertako irlandarren arteko exogamia debekatzen zuten, bai eta irlandar hizkuntza eta ohiturak, honela anglifikazio izenpean ezagutzen den prozesuari hasiera eman zitzaion. [13]

[aldatu] Aro Garaikidea

Albrecht Düreren 1522ko margolana, bertan zeltiar Irlandako behe lurraldetako gudari irlandarrak irudikatzen dira.

1534an, Ingalaterrako Henrike VIII.ak Aitasantuaren agintetza aintzakotzat hartzeari uko egin zion eta ingeles legebiltzarrak berau Ingalaterrako Elizaren buru bezala onar zezan lortu zuen. Irlandan politika berdina ezartzen saiatu zen eta 1536an Erroma apelatu edota Aitasaintuari ordainketak egitea debekatzen zituzten agiriak kaleratu zituen. 1537 eta 1541 urte bitartean monastegi asko desagerrerazi eta beren jabetzak konfiskatu zituen. Halere, erregeak benetako boterea edo kontrolpean ez zituen Irlandako eremuetan bertako biztanleriaren gehiengoak agiri horiek agintzen zuten aldaketen aurrean ezikusiarena egin zuen. 1553an Henrikeren alaba zen Ingalaterrako Maria I.a Erregina erromatar katoliko sutsua zen, bai Ingalaterra bai eta Irlandan erlijio hau berrezartzen ahalegindu zen, Irlanda erabat menperatzeko modu onena herrialde honetan ingeles kolonoen taldeak sartzea zela uste zuen.

1556an irlandar lurraldeak konfiskatu eta hauetan ingeles kolonoak ezarri zituen, azken hauek eurekin batera maizter eta zerbitzariak ekarri zituztelarik.

Elisabet I.a Ingalaterrakoa, Maria I.aren erdi-arreba zena, 1558an bere ondorengoa izan zen, honek jarrera gogorragoa bereganatu zuen eta irlandar artzapezpiku eta erlijio-gizon talde bat exekutatu zituen. Jazarpen honen eraginez bertako irlandar jendea eta oraindik katolikoak izaten jarraitzen zuten anglo-irlandarren arteko batasuna ekarri zuen. Orduan herrialde izpiritu berri bat hedatu zen, denbora berean erromatar katolikoa eta ingelesen aurkakoa zena.

1641ko Irlandar Matxinada eman zenean eta 1649an Oliver Cromwellek Irlanda konkistatu zuenean, uhartearen bi heren Irlandako Konfederazio Katolikoaren agintepean aurkitzen ziren, azken hau Kilkennyko Konfederazioa bezala ere ezagutzen zen. [14]. Irlandako "uhartea" (hau noizbait batasun bezala gobernatua izan zelarik) eta Irlandako Errepublikaren arteko ezberdintasuna (honek uharteko hogeitamabi konderri barne hartzen dituelarik) XX. mendearen lehen erdian gertatutako garapen konplexuen ondorioa besterik ez da.


[aldatu] Politika

Mary McAleese, Irlandako Errepublikako Uachtarán edo Presidentea

Irlandako Errepublika edo Éire errepublika demokratiko eta parlamentarioa da. Irlandako presidentea (gaelikoz Uachtarán na hÉireann) estatu burua da, zazpi urtez behin hauteskunde bidez aukeratua. Gaur egun protokoloko funtzioak betetzen ditu gehienbat, baina konstituzioak zeregin berezi batzuk ematen dizkio. 1997tik presidentea Mary McAleese da (Fianna Fail alderdikoa), 2004an berriz aukeratu zuten eta.

Parlamentuak (Oireachtas) bi ganbera ditu: Senatua (Seanad Éireann) edo goi ganbera eta Dáil Éireann edo behe ganbera. Senatuak 60 kide ditu, modu desberdinetan aukeratutakoak (lehen ministroak izendatuta, unibertsitateek izendatuta edo lanbide adarretako ordezkariek izendatuta. Ganbera honek boterea duen arren, gai gehienetan behe ganberak du nagusitasuna.

Dáil Éireann-ek 166 kide ditu (Teachtaí Dála) bost urtez behin aukeratzen da sufragio unibertsalaren bidez. Irlandako hauteskunde sistema berezia Boto Transferigarri Bakarra (Ingelesez Single Transferable Vote) bezala ezagutzen da; bertan, hautesle bakoitzak nahi beste hautagairi eman diezaioke botoa, gustukoenetik hasita zerrendatuz. Botoak zenbatzean kuota bat ezartzen da eserleku bat hartu ahal izateko, eta banan-banan boto gutxien dituztenak ezabatzen joaten dira eta soberakoak bigarren, hirugarren... hautagaiari batzen. Dáil Éireann-i dagokio, besteak beste, lehen ministroa (Taoiseach) aukeratzea, gobernua kontrolatzea eta legeak eta aurrekontuak onartzea. Gobernua gehienez 15 ministrok osa dezakete eta horietatik gehienak Dáil-eko kideak izan behar dira.

2007ko hauteskundeen ondoren, gobernua Fianna Failek, Irlandako Alderdi Berdeak eta Demokrata Progresistek osatu zuten, Bertie Ahernen gidaritzapean. Oposizioko alderdiak Fine Gael, Alderdi Laborista eta Sinn Fein dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandako banaketa administratiboa

Errepublika lau probintziatan eta 26 konderritan banatuta dago. Biztanle-dentsitaterik handiena ekialdeko kostaldean eta hegoaldean dugu:

1. Iparraldean, Ulster/Ulaidh, bederatzi konderri ditu, halere hauetako hiru konderri Irlandako Errepublikan daude eta gainontzeko seiak Erresuma Batuko Ipar Irlandako eskualdean.

2. Hego-Mendebaldean, Munster/An Mhumhain: 1.172.170 biztanle eta 6 konderri. Hiriburua Cork du.

3. Ekialdean, Leinster/Laighin: 2.292.939 biztanle eta 12 konderri. Probintziarik populatuena da. Hiriburua Dublin du.

4. Mendebaldean, Connacht/Connachta: 503.083 biztanle eta 5 konderri. Hiriburua Galway du.


Irlandako Errepublikako konderriak (orlegiz) zenbaki bidez sailkatuta.
Irlandako Errepublika konderriz konderri
  1. Dublingo Konderria/Contae Bhaile Átha Cliath
    Dublingo Hiria
    Dun Laoghaire-Rathdown
    Fingal
    Hego Dublin
  2. Wickloweko Konderria/Contae Chill Mhantáin
  3. Wexfordeko Konderria/Contae Loch Garman
    Wexford Hiria (Hirigunea)
  4. Carloweko Konderria/Contae Cheatharlach
  5. Kildareko Konderria/Contae Chill Dara)
  6. Meatheko Konderria/Contae na Mí
  7. Loutheko Konderria/Contae Lú
    Drogheda Hiria (Hirigunea)
  8. Monaghaneko Konderria/Contae Mhuineacháin
  9. Cavaneko Konderria/Contae an Chabháin
  10. Longfordeko Konderria/Contae an Longfoirt
  11. Westmeatheko Konderria/Contae na hIarmhí
  12. Offalyko Konderria/Contae Uíbh Fhailí
  13. Laoiseko Konderria/Contae Laoise
  14. Kilkennyko Konderria/Contae Chill Chainnigh
    Kilkenny Hiria (Hirigunea)
  1. Waterfordeko Konderria/Contae Phort Láirge
    Waterford Hiria
  2. Corkeko Konderria/Contae Chorcaí
    Cork Hiria
  3. Kerryko Konderria/Contae Chiarraí
  4. Limerickeko Konderria|Limerick/Contae Luimnigh
    Limerick Hiria
  5. Tipperaryko Konderria/Contae Thiobraid Árann
    Ipar Tipperary
    Hego Tipperary
     Clonmel Hiria (Hirigunea)
  6. Clareko Konderria/Contae an Chláir
  7. Galwayko Konderria/Contae na Gaillimhe
    Galway Hiria
  8. Mayoko Konderria/Contae Mhaigh Eo
  9. Roscommoneko Konderria|Contae Ros Comáin
  10. Sligoko Konderria|Contae Shligigh
    Sligo Hiria (Hirigunea)
  11. Leitrimeko Konderria/Contae Liatroma
  12. Donegalgo Konderria/Contae Dhún na nGall

[aldatu] Inguru naturala

Carrauntuohill edo Carrán Tuathail mendirik altuena du (1.041 m), Kerryko konderrian dagoena.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Dantzak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandar dantzak

Irlandak dantza propioak ditu, horien artean irlandar zapatatua da ezagunenetakoa.

[aldatu] Hizkuntzak

Herrialde ofizialki elebiduna bada ere, ingelesa da hizkuntza nagusia ia arlo guztietan.

Irlanderari dagokionez, 250.000 hiztun aktibo bizi dira gaur egun guztira. Hizkuntza nagusia da oso leku gutxitan, eta eremu gutxitu horrek Gaeltacht izena hartzen du. Bertan 85.000 pertsona kontzentratzen direla, batez ere Donegal, Mayo, Galway, Kerry eta Cork mendebaleko konderrietan.

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandako literatura

Irlandako idazle ezagunen artean Oscar Wilde, George Bernard Shaw eta James Joyce ditugu, besteak beste.

[aldatu] Musika

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandako musika

Herrialdeak oso estilo desberdineko talde eta abeslariak eman ditu, folk musikatik (The Chieftains edo Clannad) rockera (U2).

Halaber, Van Morrison edo Sinead O'Connor moduko abeslari handiak irlandarrak izan dira.

[aldatu] Ospakizunak

Martxoaren 17a San Patrizioren eguna da (Saint Patrick ingelesez edo Naomh Pádraig gaeleraz), Irlandako patroia izanda herrialdeko festa egun nazionala dena, diasporan ere ospatutakoa.

[aldatu] Kirolak

Irlandako futbol selekzio nazionalak hiru aldiz jokatu du Munduko Futbol Txapelketaren azken fasea.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Irlandar ezagunak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Irlandar ezagunak

Oscar Wilde eta James Joyce moduko idazleak, Enya, Bono eta Van Morrison kantariak eta Peter O'Toole aktorea irlandarrak dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Article 4 Irlandako Konstituzioa
  2. Section 2 1948ko Irlandako Errepublikaren Agiria.
  3. Artikulu hau kritikatua izan da eta orain dela ez asko baita erreportai honetan ere, Constitution Review Group, Constitution.ie, 2008ko Irailaren 20ean kontsultatua
  4. Clause 7.1.1 of the Inter Institutional Style Guide, 2008 Irailaren 20an kontsultatua
  5. Phoenix Park. Encyclopedia Britannica Online argitaletxea. Data:2008-07-28
  6. http://www.newadvent.org/cathen/06163b.htm Annals of the Four Masters. 2008ko Irailaren 22a.
  7. url=http://www.geocities.com/Athens/Forum/7280/beltane.html A Celebration of May Day. 2009. Mike Nichols.
  8. Danaher, Kevin (1972) The Year in Ireland: Irish Calendar Customs Dublin, Mercier. ISBN 1-85635-093-2 pp.86-127
  9. Chadwick, Nora (1970) The Celts London, Penguin. ISBN 0-14-021211-6 p. 181
  10. http://es.encarta.msn.com/encnet/refpages/RefArticle.aspx?refid=761553439 San Patricio. 2008ko Irailaren 23a. Microsoft® Entziklopedia.
  11. Diocese of Kerry and Aghadoe. 2009ko Urtarrilaren 21a. Kieran O'Shea. Robert Appleton Company argitaletxea. Ingeleraz
  12. Diarmaid MacMurchada (Irlandako errege). 2008ko Irailaren 23a. Britannica Entziklopedia.
  13. Inbasio Anglonormandiarra. 2008ko Irailaren 23a. Eloy Cuadra. Gazteleraz.
  14. The Confederate Assembly of Kilkenny. 2008ko Irailaren 21a. David Plant.
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Irlanda


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Irlandako Errepublika
Nazio zeltak
Irlanda Eskozia Gales
Bretainia Kornualles Man Uhartea


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak