Mohikano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mohikano etnia algonkin hizkuntza duten tribuetako bat da. Connecticut estatuko ekialdean (New England) bizi izan zirenak. XVII. mendearen erdialdera arte batasun politikoa izan zuten beste algonkin tribu baten gidaritzapean (Pequot tribua hain zuzen). Geroago barne gatazken ondoren mohegan edo mohikanoak pequotak garaitu zituzten eta independentzia lortu zuten. Beren nagusiak ingelesekin hitzarmenen bidez tribuaren posizioa indartu zuen eta Philip Erregeak XVII. mendearen amaieran kolonoen aurkako gerra amaitu ostean garrantzizko indiar leinu bakarra zen New Englandeko hegoaldean. Beren ekonomia artoaren landaketetan, arrantzan eta ehizean oinarritzen zen.

Kolono europarren presioa mohikanoak baztertzen joan zen, eta beren populazioa jaisten. Gaur egun oraindik badira Conecticuteko Norwich eskualdean batzuk, nahiz beren jatorria ez den garbia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohikano Aldatu lotura Wikidatan