Etnia
Wikipedia(e)tik
Etnia hitza grezierazko ethnos-etik eratortzen da, "herria" esan nahi duena.
Kontzeptu hau sarritan arraza edo-eta talde minoritario kontzeptuekin nahasi ohi da. Etniak, baina, faktore kulturalak (naziotasuna, tribu-kidetasuna, erlijio-, hizkuntza-, sinesmen- nahiz tradizio-loturak) barne biltzen dituen bitartean, arrazak ezaugarri biologikoei (genotipoa edo itxura nagusituz) erreparatzen die.
Era berean, etnia lotura historiko objektiboetaz zein lotura imajinatu subjektiboetaz aritzeko erabil daiteke, autore nahiz ikuspegiaren arabera.
Etnologia [aldatu]
Etnologia da alor hauxe ikertu eta aztertzen duen zientzia.
Etnografia [aldatu]
Etnografiak lurraldean bertan aztertzen ditu herriak eta kulturak.
| Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |