Monte-Carlo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monte-Carloko kasinoa.

Monte-Carlo[1] (frantsesez Monte-Carlo; monakoeraz Monte-Carlu; okzitanieraz Montcarles) Monakoko printzerriko auzo edo quartier ezagunena da, bertako kasinoak, jokorako zaletasunak eta jende famatuaren ugaritasunak nabarmendua. Askotan pentsatzen da Monte-Carlo dela Monakoko hiriburua, baina bai hiriak eta bai herrialdeak muga berberak dituztenez, Monako bera da hiriburua.

Monte-Carlon bertan dago ezaguna den Monakoko zirkuitua, urteroko 1 Formulako Monakoko Sari Nagusia ospatzeko balio izaten duena.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monte-Carlo Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Italieraz)(Alemanez) Monte-carlo.mc