Okzitaniera
| Okzitaniera 'Occitan, Lenga d´òc' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Frantzia, Italia, Monako eta Espainia | |
| Eskualdea: | Okzitania | |
| Hiztunak: | 1.939.000 | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Latindarra Erromanikoa Mendebaldeko latindarra Galo-iberiarra Ibero-erromanikoa Okzitaniera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Katalunia | |
| Erakunde araugilea: | arautu gabea | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | oc | |
| ISO 639-2: | oci | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Okzitaniera, Oc-eko hizkuntza gisa ere ezagutua (occitan, lenga d'òc), Okzitania izeneko kultur eskualdeko erromantze hizkuntza da.
Eduki-taula |
Hedadura [aldatu]
Frantziar estatuan, Loira ibaitik hegoaldera; Italiako Alpeetako zenbait bailara, eta aranera aldaera berezian, Araneko haranean (Katalunia).
Euskal Herriari dagokionez, Baiona, Miarritze eta Angelu aldean ere hitz egiten zen, eta Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere bai.
Okzitaniera Pirinioko hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta artisauak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII mendeko amaiera edo XIV mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI mendera arte. Zenbait documentu ofizialetan okzitaniera aurkitzen da, Establimentz de Jaca (XIII mendekoa) eta Fòr de Jaca (Jaka forua) erredakzio batzutan adibidez
Estimazioen arabera, okzitaniera 1.939.000 pertsonek hitz egiten dute, nahiz eta oso hizkuntza ahuldua den. Izaera ofiziala Araneko haranean soilik du, aranera bezala aitortua, katalana eta gaztelaniarekin batera. Okzitaniera eta katalanaren arteko berdintasun ugari daude, ahoskeran eta idazkeran.
Aldaerak [aldatu]
Okzitaniera hainbat aldaeratan banaturik dago. Eztabaida dago aldaera hauek okzitanieraren dialektoak diren edo hizkuntza beregainak osatzen dituzten (gaskoiari buruz batez ere). Hauetako batzuk estandar propioak garatu dituzte, eta beraz, hizkuntzatzat har daitezke[1].
- iparraldeko taldea (nord-occità)
- lemosinera
- auvernhatera
- vivaroalpinera
- hegoaldeko taldea (occità meridional)
- provençera (provençau) (niçard barne)
- lengadocera
- gaskoia (gascó), dialekto bakarrekin
Lemosinera edo limousinera [aldatu]
Limousinera (lemosin) iparraldeko aldaera da, Limousin eskualdean (Frantzia) hitz egiten dena. Zehazkiago, Dordoinako iparraldean eta Charente ekialdean, Angulematik ekialdera, mintzatzen da.
Auvernhatera [aldatu]
Auvernhatera (auvernhat edo auverñat) Auvernia eskuladearen zatirik handienean (Aurillac inguruan -Orlhac okzitanieraz- izan ezik), Velayko lurralde ia osoan, Bourbonnais hegoaldean, Puy-de-Dome departamenduan mintzatzen da. Halaber, Cantal, Loira Garaia, Allier eta Creuseko inguru batzuetan ere hiztunak badira. Auvernhatera okzitanieraren iparraldeko aldaeraren barietatea da.
Vivano-alpinera edo alpinera [aldatu]
Vivano-alpinera (vivaroalpenc, vivaroaupenc) iparraldeko okzitanieraren parte da, eta Velayko inguru batzuetan, Vivarés iparraldean (Vivares Garaia), el Dauphiné iparraldean, Nizardako (Itsas Alpeak) zati handienean, eta Alpeetan, bai Frantziako aldean eta baita Italiakoan ere (Okzitaniako haranak).
Proventzera [aldatu]
Proventzera (Provençau) Frantziako hego-ekialdean mintzatzen da, eta gaur egun bertako biztanleriaren gutxiengoak hitz egiten du. Modu azpidialektalean, halaber, Italiako ipar-mendebaldeko Alpeetako bailaretan ere badira hiztunak. Gainera, Calabriako (Iralia) kostaldeko zonalde txiki batean ere (La Gardia herrian batik bat) proventzeraren hizkuntza komunitate txiki bat badago oraindik.
Niçardera [aldatu]
Niçardera (niçard, nissart, niçart) Nizan (Frantzia) eta bere lurralde historikoan (egungo Alpe Maritimoak) mintzatzen den proventzeraren azpialdaera da. Halaber, monakoerarekin batera, Monakon ere hiztun batzuk badira. Egile batzuen arabera, bestalde, niçardera hizkuntza galiar-italiarrei lotuta dago, bereziki dialekto liguriarrei, kontuan hartuz Nizako eskualdea 1860ko hamarkada arte hizkuntza hori mintzatzen zuten eta egun Italia diren lurralde horien parte zela.
Languedocera edo lengadocera [aldatu]
Lengadocera (lengadocian) Frantziako departamendu hauetan mintzatzen da: Lozère, Garona Garaia, Ariège, Gard, Dordogne, Cantal, Pyrénées-Orientales eta Gironda. Era berean, ondoko departamenduen zati batzuetan ere hiztunak badira: Aveyron, Lot, Lot-et-Garonne, Tarn-eta-Garona, Tarn, Aude eta Hérault.
Shuadit [aldatu]
Shuadit edo judeoprovenzera 1977tik hiltzat jotzen da.
Gaskoia [aldatu]
Gaskoia (gascon) okzitanieraren dialektoa da hizkuntzalari gehienentzat, nahiz eta beste batzuek hizkuntza autonomotzat hartzen duten. Gaskoiniako lurraldean hedatzen da. Halaber, gaskoiaren barruan lau aldaera nagusi bereizten dira: itsasoko landesa, barnealdeko landesa, bearnera, ariegnera eta aranera (Kataluniako Val d´Aranen).
Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen, Angelu, Miarritze eta Baiona neurri handi batean gaskoituz. Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzekiko ezaugarri bereziak ditu.
Aranera [aldatu]
Aranera Val d´Aranen (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik Kataluniako Autonomia Erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota. 1984an aranera Val d´Arango hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.
Azkenik, autore batzuentzat, frankoprovenzera edo arpitana hizkuntza beregaina baino, okzitanieraren aldaera edo okzitanieraren eta oïl hizkuntzen arteko trantsiziozko hizkuntza izango litzateke.
Hezkuntza [aldatu]
Calandreta okzitanierazko eskolek hartzen duten izena da, Okzitania osoan zabalduta daudenak.
Literatura [aldatu]
Okzitanierazko literaturaren sustraiak Erdi Aroko trobadoreetan daude. Honen adibide da literatura okzitaniarraren pasarterik esanguratsuenetakoa den ondoko hau, Dante Alighierirena:
Tan m'abellis vostre cortes deman,
qu'ieu no me puesc ni voill a vos cobrire.
Ieu sui Arnaut, que plor e vau cantan;
consiros vei la passada folor,
e vei jausen lo joi qu'esper, denan.
Ara vos prec, per aquella valor
que vos guida al som de l'escalina,
sovenha vos a temps de ma dolor!
Erakunde eta elkarteak [aldatu]
Alde batetik Conselh de la Lenga Occitana erakundeak hizkuntza arautzen du 1996tik, eta bestetik Institut d'Estudis Occitans elkarterik beteranoena eta aktiboena dugu.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ UNESCO etxea- Munduko hizkuntzen amarauna, Okzitaniera
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- Joan Francés Blanc, Lexic euskera-occitan / Euskera-okzitano hiztegia
- (Okzitanieraz) Chambra d'Òc Kultur elkarte italiar-okzitaniarra
- (Okzitanieraz) Ací Gasconha Kultur elkarte gaskoniarra
- (Frantsesez) Hiztegiak eta gramatika
- (Okzitanieraz) (Frantsesez) Ostal d'Occitània de Tolosa