Monako

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; erlijioa gaitzat duena beste hau da: Monakotza
Monakoko Printzerria
'Principauté de Monaco
Principatu de Munegu
Principat de Mónegue
Monakoko bandera
Bandera

Monakoko armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Deo Juvante
( Jainkoaren Laguntzarekin )
Monakoren kokapena
Hiriburua Monako1
43°44′I 7°24′E
Hiri handiena Monako
Hizkuntza ofiziala(k) Frantsesa eta Monakoera
Gobernua
Printzea
Estatu Ministroa
Printzerri palamentarioa
Alberto II.a
Jean-Paul Proust
Sorrera
- Grimaldi Etxearen hasiera

1419
Eremua
• Guztira
• Ura

1,95 km² (193.)
% 0,0%
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Errolda (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

35.656 (210.)
32.020
18.285 biztanle/km² (1.)

monakoar
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +1)
Bai (UTC +2)
Interneteko domeinua .mc
Telefono aurrezenbakia +377
1Monako hiri-estatua da.

Monako (frantsesez Monaco, okzitanieraz Mónegue, monakoeraz Munegu) Europa mendebaldeko kostaldeko hiri-estatua da, Frantziak guztiz inguratua, Italiatik kilometro gutxira kokatua. Munduko estatu txikienetakoa da, eta biztanle dentsitate handienetakoa du.

Auzo populatuena Monte Carlo da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugak

[aldatu] Ekonomia

Monakoko ekonomia Frantziako ekonomiari loturik dago zeharo, eta Frantziako datu orokorretan jasotzen da Monakoko ekonomiaren zenbait adierazleren berri (barne produktu gordina adibidez). Garrantzi handiko turismo gunea eta oso lurralde aberatsa da. Turismoa erakartzeko baliabide nagusiak kasinoa eta klima dira. Dena dela, turismoaren inguruan antolaturiko zerbitzuen jardueraz gainera, bereziki azpimarratzekoa da bankuen eta finantzen alorra; Monakoko abantaila fiskalak direla-eta, nazioarteko hainbat bankuk Monakon finkatu dituzte beren egoitzak (zuzeneko zergak oso arinak dira eta banku sekretua gordetzen da).

Badira, orobat, zenbait industria arin: botikagintza, elektronikako gaiak, papergintza. Estatuak du hainbat salgairen gaineko monopolioa, adibidez, tabakoa, telefono sarea, posta, eta hotel, banku eta industriatik jasotzen du urteko irabazien %55 inguru. Azken urteotan Monakoko gobernuak neurri bereziak hartu ditu nazioartean bere itxura hobetzearren, adibidez legez kanpoko jardueretan irabazitako dirua zuritzen dutenen kontrako zigorrak ezarriz eta finantza erakundeei era horretako jardueren kontra borrokatzeko laguntza eskatuz. Whole Monaco.jpg

[aldatu] Demografia

Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi dira Monakoko bertakoak (%16); atzerritik joandako gehienak aberatsak dira, eta zergak ordaindu beharrik ez izateko eskuratzen dute Monakoko hiritartasuna. Bizi maila oso altua da eta bizi itxaropena 78 urtekoa, batez beste. Erlijio nagusia, katolizismoa da.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Monakoren banaketa administratiboa
Monte-Carlo.

Monakoko printzerria udalerri bakar batek osatzen du. Hala ere, administraziorako hamar auzo edo quartier delako guneetan banatzen da. Auzo guztietan ezagunena Monte-Carlo dugu, hotelak eta kasino famatua dauden tokia.

[aldatu] Politika eta gobernua

Monako ez da, berez, Europar Batasuneko kidea, baina hartatik oso hurbil dago Frantziarekin duen aduana batasunaren ondorioz, eta euroa du diru ofiziala.

Azken 700 urteetan Grimaldi familia egon da Monakoko agintean, herentziaz jasotzen baita errege kargua. Gaur indarrean dagoen konstituzioa 1962. urtekoa da, eta Rainiero III.a erregeak aldarrikatu zuen; orduan ezarri zen monarkia konstituzionala. Aginpide legegilea erregearen eta nazio biltzarraren esku dago, eta betearazlea erregearen eta estatu ministroa buru duen gobernu kontseiluaren esku. Ez dago alderdi politikorik.

1993an Nazio Batuen Elkartean sartu zen Monako. 1997az gero Michel Leveque da estatu ministroa. Rainiero III.a 2005ean hil zen, eta haren seme Alberto II.ak eskuratu zuen errege titulua.

[aldatu] Hizkuntzak

Frantsesa hizkuntza ofizial bakarra da printzerrian, baina jatorrizko mintzaira bi kontuan hartzekoak dira: Alde batetik, monakoera dugu, Liguriako (Italia) berezko hizkuntzekin lotutakoa. Bestetik, okzitanieraren aldaera den provençera dugu, monakoerarekin ere senidetuta dagoena.

Ingelesa eta italiera ere erabiltzen dira.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Kirolak

AS Monaco hiriko futbol talde nagusia da, Frantziako Ligan jokatzen duena.

Bestela, 1 Formulan prestigio handikoa da Monakoko Sari Nagusia.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak