More Best of Leonard CohenLeonard Cohenek argitaratutako bere abesti ezagunen bilduma, 1997an. Diskoan beste album desberdinen kantak biltzen ditu: I'm Your Man (1988), The Future (1992), Cohen Live (1994). Horiekin batera bi kanta berri agertzen dira: "Never Any Good" (Los Angelesen 1995an grabatuta) eta "The Great Event". More Best of Leonard Cohen platinozko diskoa izan zen Polonian, 100.000 kopia baino gehiago saldu ondoren.[1]