Myōan Eisai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Myōan Eisai

Myōan Eisai (japonieraz 明菴栄西) edo Eisai Zenji (栄西禅師, 1141-1215), maisu budista japoniar bat izan zen, tradizionalki, Zen budismoa japonian sartu izana eman zaiona Rinzai eskolaren sortzaile bezala. Bitchu probintzian jaio zen, egungo Okayamako prefekturan). 14 urterekin, bere bizitza monastikoa hasi zuen Hiei mendian, Kiototik gertu zegoena eta Tendai eskolaren gunea zena. 1168an bidaiatu zuen Txinara lehen aldiz, non sei hilabete eman zituen. Hogei urte beranduago, 1187an, iraupen luzeagoko bidaia bat egin zuen, Japoniara 1191n itzuliz, Linji eskolaren maisu bezala (臨済宗, Rinzai-shū japonieraz). 1199an, Kamakurara joan zen, ezarri berria zen Kamakura shogunerriak ondo hartu zuelarik, bere aktibitateak bultzatu zituen buruzagi erlijioso bezala.