Edukira joan

Nafarroa Berria (Mexiko)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroa Berria (gaztelaniaz: Nueva Navarra) —Sonora eta Sinaloa eta Andaluzia Berria (Nueva Andalucia) izenez ere ezaguna— Barne Probintzietako Komandantzia Orokorreko probintzia bat izan zen, Espainia Berriko Erregeorderriko Guadalajarako Errege Audientziaren menpekoa. Sonora eta Sinaloa independizatu ostean, Mexikar Errepublikako estatu bihurtu zen. Sonorako basamortuak lurraldearen zati handi bat estaltzen du.

Europar emigrazioaren lehenengo urteetan, euskal herritarrak Nafarroa Berriko biztanleriaren zati garrantzitsu bat bilakatu ziren. Euskal herritarrak migratzaile guztien % 6 izatera iritsi ziren kolonizazioaren lehenengo 15 urtean.