Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa edo gaztelaniaz Orquesta Sinfónica de Navarra (OSN) Euskal Herriko eta estatu espainiar osoko orkestra aktiborik zaharrena da. Izan ere, Pablo Sarasate biolin-joleak Iruñean sortu zuen 1879an, "Orquesta Pablo Sarasate" izenarekin.

Gaur egun 2.700 abonatu baino gehiago ditu.

Eduki-taula

Zuzendariak [aldatu]

Joaquín Maya lehendabiziko zuzendaria izan zen, eta ordutik 100 urte baino gehiagoko ibilbide luzean beste hainbatek hartu dute kargu hori, Camille Saint-Saens musikagile frantziar ospetsua barne. Beste batzuen artean Javier Bello Portu, Miguel Roa, Jaques Bodmer, Miquel Ortega eta Luis Agirre egon dira. Gaur egun, 1997tik, Ernest Martínez Izquierdo dute zuzendari.

Dirulaguntzak [aldatu]

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak modu publikoan eta NH Hoteles, Diario de Navarra eta Nafarroako Kutxak pribatuki diruz laguntzen dute.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]