Nartziso (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau greziar mitologiaren pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nartziso».
Caravaggioren Nartziso (c. 1595; Barberini jauregia, Erroma).

Greziar mitologian, Nartziso[1] (antzinako grezieraz Νάρκισσος) bere edertasunagatik ospetsua zen efebo edo nerabea izan zen.

Publio Ovidioren arabera, dontzeila guztiak Nartzisoz maitemintzen ziren arren, honek errefusatu egiten zituen. Errefusatuen artean Eko izeneko ninfa zegoen, Herak esandakoaren azken hitzak errepikatzeko zigortua. Ekok ezin izan zion Nartzisori bere amodioa azaltzea. Nartziso behin basoan zegoela, lagunetik aldendu eta galdu egin zen. «Ba al dago norbait hortik?» galdetzean, Ekok «Hortik, hortik» erantzun zuen. Zuhaitzetan ezkutatuta zegoenez Nartzisok ezin izan zuen Eko ikusi eta «Hator!» oihukatu zuen. Ekok «hator» erantzun eta zuhaitzetatik beso-zabalik atera zen. Nartzisok errukigabe errefusatu zuen Eko eta ninfa atsekabea leize batean sartu eta bertan geratu zen iraungi eta bere ahotsa bakarrik geratu zen arte[2]. Nemesis mendekuaren jainkosak Nartziso zigortzea erabaki eta eta, bere burua iturriko uretan ikusi zuenean, maitemindu egin zen, baina uretako irudia laztandu ezinarekin etsita, tristuraren tristuraz hil zen eta ondoren lore bilakatu[3].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nartziso (mitologia)