Nazioarteko Justizia Gortearen Estatutua

Wikipedia, Entziklopedia askea


Nazioarteko Justizia Gortearen Estatutua
Motatratatu
Honen parte daNazio Batuen Gutuna

Webguneicj-cij.org…
Nazioarteko Justizia Gortearen ikurra.
  1. SARRERA
  • 1.1 Nazioarteko Justizia Auzitegiaren Estatutua zer da:

Nazioarteko Justizia Auzitegia1 sortu zenean, Nazio Batuen2 organo nagusi bezala, beharrezkoa zen hau mugatzeko, garatzeko, azaltzeko edo aldatzeko Estatutu bat indarrean sartzea, Nazioarteko Justizia Auzitegiari buruzko informazioz osatua.

  • 1.2 Nazioarteko Justizia Auzitegia zer da:

Nazioarteko Justizia Auzitegia, 1946an sortutako Nazio Batuen Erakundearen organo nagusia da, egoitza Herbeheretan duena, Hagan3. Nazio Batuen eta munduko organo judizial nagusia da, New Yorken egoitzarik ez duen bakarra. Ez da gorte penal bat ez dituelako bakarkakoak epaitzen, estatuen arteko gatazkak bakarrik. Hizkuntzei erreparatuz, ofizialak Ingelesa eta Frantsesa dira Auzitegi honetan.

Zerbitzu hau, bi estatuk beren mugen trazadurari buruz ados ez daudenean, uharteak edo itsas eremuak lehiatzen dituztenean, estaturen batek beste estatu baten aurka nazioarteko itun edo zuzenbideko beste arau bat urratu duela alegatzean, edota Nazio Batuen Erakundeak edo bere agentzietako batek izaera juridikoko gai bati buruzko iritzia behar duenean, Nazioarteko Justizia Auzitegira jo dezakete.

2. AURREKARIAK

Geroago garatuko dugun aurrekarien azalpen labur bezala, 1922an Nazioen Elkarteak sortutako beste auzitegi baten ondorengoa da hau: Nazioarteko Justiziako Auzitegi Iraunkorra. 1922-1940 artean 60 kasu inguru izan zituen honek eta Bigarren Mundu Gerrarekin4 desegin zen, horrela, 1946ko apirilaren 18an bere estatutua, jurisprudentzia eta tradizioak oinordetuz.

Auzitegiaren sorrerak nazioarteko gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoak garatzeko prozesu luze baten amaiera ekarri zuen, eta prozesu horren jatorria garai klasikoetara itzul daiteke.

Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrekariei begira, 1939an piztu zen gerrak ondorio larriak ekarri zituen nazioartean. Ezinbestean, Nazioarteko Justizia  Auzitegi Iraunkorrari, izan ere, azken urteetan zehar sufritu baitzuen bere efizientzian jaitsiera bat. Bere azken saio publikoa 1939an egin ondoren, eta azken agindua 1940an, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorrak ez zituen arazo judizial gehiagorik izan, eta ez zen epailerik hautatu. 1940an, Gorteak Genevara lekualdatu zuen, eta epaile bat utzi zuen Hagan, Erregistroko funtzionario batzuekin batera. Gerraz gain, kontuan hartu behar da nazioarteko ordena politiko eta Gortearen etorkizun berri baten sorrera ematen ari zela.

1942an, Estatu Batuetako Idazkaria eta Erresuma Batuko (atzerrian jarduten den) Idazkaria gerraren ondoren nazioarteko auzitegi bat ezartzearen edo berrezartzearen alde agertu ziren. Horrez gain, Amerikarteko (Inter-American) Batzorde Juridikoak, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren11 jurisdikzioa zabaltzea gomendatu zuen. 1943ko hasieran, Erresuma Batuko Gobernuak zenbait aditu Londresera gonbidatzeko ekimena hartu zuen, Aliatuen Arteko Batzorde informal bat eratzeko, gaia aztertzeko. Batzorde horrek, Sir William Malkin12 buru zela (Erresuma Batua), 19 bilera egin zituen, eta 11 herrialdetako legelariak izan ziren bertan. 1944ko otsailaren 10ean argitaratu zen txostenean honako hau gomendatzen zuten:

  • Nazioarteko edozein auzitegi berriren Estatutua Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorrarenean oinarritzea;
  • Auzitegi berriak aholku-eskumena gordetzea;
  • Auzitegi berriaren eskumena onartzea ez zela derrigorrezkoa izango;
  • Auzitegiak ez du eskumenik arazo politikoez arduratzeko.

Bien bitartean, 1943ko urriaren 30ean, konferentzia baten ondoren, Txinak, SESB13ek, Erresuma Batuak eta Estatu Batuek adierazpen bateratu bat egin zuten, eta bertan aitortzen zen beharrezkoa zela nazioarteko erakunde orokor bat ezartzea, ahalik eta lasterren, bakea nahi zuten estatu guztien berdintasun subiranoaren printzipioan oinarritua. Estatu horiek guztiek, handiek zein txikiek, kide izateko sarbidea irekita egongo zen, nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeko xedeaz.

Adierazpen horrek Dumbarton Oakseko (Estatu Batuak) Lau Potentzien arteko trukeak eragin zituen, eta 1944ko urriaren 9an nazioarteko erakunde orokor bat sortzeko proposamenak argitaratu ziren, Nazioarteko Justizia Auzitegi bat sortzeko. Ondoren, 1945eko apirilean, 44 estatu ordezkatzen zituen legelarien batzorde bat bildu zen Washingtonen. Komite honi, G. H. Hackworthen (Estatu Batuak) lehendakaritzapean, etorkizuneko Nazioarteko Justizia Auzitegirako Estatutu proiektu bat prestatzeko ardura eman zitzaion, 1945eko apiriletik ekainera Nazio Batuen Gutuna egiteko bildu ziren.

Komiteak egindako estatutu proiektua Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren estatutuan oinarritzen da, eta, beraz, ez da testu guztiz berria. Hala ere, Komiteak zenbait auzi irekita utzi behar zituela uste zuen, eta Biltzarrak erabaki behar zituela uste zuen. Biltzarrak nahitaezko jurisdikzioaren aurka eta auzitegi guztiz berria sortzearen alde erabaki zuen, Nazio Batuen organo nagusia izango zena, Batzar Nagusia, Segurtasun Kontseilua, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Kontseilu Fiduziarioa eta Idazkaritza bezala, eta Gutunari erantsiko zitzaion estatutua, Gutunaren parte izango zena.

Biltzarrak auzitegi berri bat sortzea erabaki zuen, arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Auzitegiak Nazio Batuen organo judizial nagusia izan behar zuenez, ez zitzaion egokia iruditu eginkizun hori Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorrak betetzea, Nazioen Ligarekin duen loturarekin, desegitear baitzegoen;
  • Auzitegi berri bat sortzea koherenteagoa zen Gutunean ezarritakoarekin, alegia, Nazio Batuetako estatu kide guztiak izango zirela, izatez, auzitegiaren estatutuko partaide;
  • Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren estatutuko alderdi ziren zenbait estatu ez zeuden ordezkatuta San Frantziskoko Biltzarrean, eta, alderantziz, Biltzarrean ordezkatutako zenbait estatu ez ziren estatutuko alderdi;
  • Zenbait esparrutan, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorra ordena zaharrago baten parte zela uste zen, non Europako estatuek nazioarteko komunitatearen arazo politiko eta juridikoak menperatu zituzten, eta auzitegi berri bat sortzeak eragin handiagoa izango zuela Europatik kanpoko estatuentzat. Hori egia zela frogatu zen: Nazio Batuen Erakundeko kide izatea 1945ean 51 izatetik 2020an 193 izatera igaro da.

Hala ere, San Frantziskoko Biltzarrak jarraitutasun maila bat mantendu behar zela uste zuen, batez ere Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren Estatutua iraganeko esperientzian oinarrituta egin zelako, eta ondo funtzionatu zuela zirudien. Gutunak, beraz, argi eta garbi adierazten zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiaren estatutua Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren estatutuan oinarritzen zela. Aldi berean, beharrezko neurriak hartu ziren Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren jurisdikzioaren ahalik eta zatirik handiena Nazioarteko Justizia Auzitegiari helarazteko. Nolanahi ere, auzitegi berri bat sortzeko erabakiak nahitaez ekarri zuen aurrekoa desegitea. Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorra 1945eko urrian bildu zen azken aldiz, eta erabaki zuen bere artxiboak eta efektuak Nazioarteko Justizia Auzitegi berrira eramatea. Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorreko epaileek guztiek dimisioa eman zuten 1946ko urtarrilaren 31n, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiko lehen kideen hautaketa 1946ko otsailaren 6an izan zen, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren eta Segurtasun Kontseiluaren lehen saioan.

1946ko apirilean, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorra formalki desegin zen, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak, lehen aldiz bilduta, José Gustavo Guerrero (El Salvador) aukeratu zuen lehendakari, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorreko azken presidentea. Gorteak bere Erregistroko kideak izendatu zituen, eta inaugurazio saio publikoa egin zuen hilaren 18an.

3. EGITURA ETA/EDO EDUKIA

  • I.go Kapitulua: 2. eta 33. artikuluak barnebiltzen ditu, antolaketari buruz hitz egiten.
  • II. Kapitulua: Auzitegiaren eskumenak adierazten ditu, 34-38. artikuluen artean.
  • III. Kapitulua: Prozesuei buruz ari da, 39-64. artikuluen artean.
  • IV. Kapitulua Iritzi kontsultiboei egiten die erreferentzia, 65 eta 68 artikuluen artean.
  • V.Kapitulua: 69 eta 70 artikuluek Estatutuaren aldaketa eta erreformei erreferentzia egiten die.

3.1 Estatutuaren edukia eta antolakuntza

1.go artikuluak, Kapituluetatik at dagoena, Auzitegi hau, Nazio Batuen organo judizial garrantzitsuena bezala onartzen dela dio Nazio Batuen Gutunaren arabera eta Estatutu honen arabera funtzionatuko duela adierazten da.

I.go Kapituluari begira, Auzitegiaren antolaketa aipatzen da. Magistratuen kopurua azaltzen da, hain betebeharrak hasierako artikuluetan adieraziz, eta Gorte Orokorra eta Segurtasun Kontseiluak aukeratuko dituela esanez (2, 3, 4, 5 eta 6. artikuluak).

Egiturari dagokionez, 15 magistratuz osatua dago, 9 urtetarako, Batzar Nagusia5 eta Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak6 erabakita. 3 urtero plaza berrikuntza bat egoten da, eta berriz hautatuak izan daitezkeela aipatzeko da. Magistratu hauek ez dituzte haien estatuak errepresentatzen, independenteak dira guztiz. Estatu batek ere ez du magistraturik, baina praktikan, Gorteak ia beti izaten du magistratu bat Segurtasun-Kontseiluko 5 kide iraunkorretako bakoitzetik. 3 utero lehendakaria eta lehendakariordea aukeratu, non Gorteko saio guztietako buru izango da, bere lana burutuko du administrazioa ikuskatuz eta urteko informe bat aurkeztuko du egindako jarduerak azalduz New Yorkeko Batzar Nagusian7. Gortearen egiturak oreka geografikoa du: Afrika, Amerika Latina eta Caribe, Asia, Mendebaldeko Europa eta mendebaldeko beste herrialde batzuk eta Ekialdeko Europa barnebiltzen ditu.

Betebeharren artean, aipatzekoak dira, Idazkari Orokorrari egindako aipamenak, bere betebeharrak azalduz, hauen artean aukeratuen lista prestatzea eta lehenago aipaturiko organoei aurkeztea (7. eta 8. artikuluak). Hautaketak nolakoak izango diren ere aipatzen da, gehiengo absolutu beharko dela hautagaiak aukeratzeko eta zenbat urtez egingo duten lan adierazten da baita (9-13. artikuluak). Horrez gain, bete gabeko plazei ere egiten dio errefentzia (14. artikulua) baita ordezkapenei buruz (15. artikulua), edota hautatuak izan direnek dituzten abantaila eta ezintasunei buruz (16-19. artikuluak). Adibidez ezingo dute beste funtzio publiko batean lan egin aldi berean, baina immunitate diplomatikoak izango dituztela adierazten da. 20. artikuluan haien iritziak inpartzialtasunez eta kontzientzia erabilik egikarituko dutela onartzen da. Lehendakari eta lehendakariordeari erreferentzia egiten dio 21. artikuluak eta jarraitzeko, 22. artikuluak egoitza Hagan kokatuko dela dio, baita salbuespenak adieraziz. Hurrengo artikuluen, funtzioak egikaritzeko moduak adierziko direla esaten da, nazionalitateari buruzko salbuespenak adierazten dira 31.artikuluan eta 32.artikulua ordainsariari buruzkoa da. Azken artikuluak, 33.na, Auzitegiaren gastuei egiten dio errefentzia.

3.2 Auzitegiak dituen gaitasunak

Aurretiaz esan bezala, Nazioarteko Justizia Auzitegiko Estatutuaren II. Kapituluan zehazten dira Auzitegiak dituen gaitasunak. 34. artikuluak hasiera ematen dio, esanez Estatuak bakarrik izan daitekeela alderdi Gortearen aurrean. Nazioarteko Justizia Auzitegiari lotuta dagoen Erregelamendu propioaren arabera, Gorteak nazioarteko erakunde publikoei informazioa eskatu ahal izango die auzitan dauden kasuei buruz.

Auzitegia parte diren Estatu guztiei zabalik egongo da, baina baldintza batzuekin. Baldintza horiek, 35. artikuluak xedatzen duen bezala, Segurtasun Kontseiluak ezarriko ditu. Baldintzak ezingo dute inola ere ez, aldeak ezberdintasun egoeran jarri Auzitegiaren aurrean. Nazio Batuetako kide ez den Estatu bat auzi batean parte denean, Auzitegiak finkatuko du zenbateko bat Estatu horrek ordaindu beharko duena Gortearen gastuetan laguntzeko, kontribuziorako.  

Gortearen eskumena alderdiek haren mende jartzen dituzten auzi guztietara eta Nazio Batuen Gutunean, indarrean dauden tratatuetan edo hitzarmenetan bereziki aurreikusitako gaietara hedatzen da. Estatutu honetako Estatu alderdiek edozein unetan adierazi dezakete Gortearen eskumena egitate beragatik, nahitaezkoz eta hitzarmen berezirik gabe aitortzen dutela gai hauei buruzko eztabaida juridikoa:

  1. tratatu baten interpretazioa
  2. nazioarteko zuzenbideko edozein auzi
  3. nazioarteko obligazio baten urraketa suposatuko duen egitate oro
  4. nazioarteko obligazio bat urratzeagatik egin behar den konponketaren hedapena

Aitorpena egin daiteke baldintzarik gabe, estatu batzuen elkarrekikotasun baldintzapean edo aldi baterako. Adierazpenak, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiari bidaliko zaizkio, gordailuan utz ditzan. Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorraren garaian egindako adierazpenak, indarrean jarraitzen badute, jurisdikzioaren onarpentzat hartuko dira, indarrean egongo ziren denboran zehar.  36. artikuluarekin amaituz, xedatzen da liskarren bat egonez gero, Auzitegiak erabakiko duela.

Auzitegiak bere funtzioa betetzeko aplikatu behar du, 38. artikuluan esaten den bezala; Estatuek egindako nazioarteko hitzarmenek ezartzen dituzten arauak; zuzenbidetzat hartutako ohiturak; zuzenbideko printzipio orokorrak, nazio zibilizatuek aitortuak; eta nazio ezberdinen doktrinak edo erabaki judizialak. Auzitegiak ez du eskumena erabakitzeko eztabaida bat justo bada ona dela kontsideratzeko (ex aequo et bono), alderdiek horrera erabaki dezaketelako.

3.3 Prozedura

III. Kapitulua prozedura arautzeaz arduratzen da. Esan bezala 39. artikuluan, hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa dira, alderdiek adosten dute bietako zein hizkuntza erabili sententzian zehar. Hizkuntza erabakitzeko ezadostasuna sortuz gero, alderdi bakoitzak nahi duen hizkuntzan aurkeztu ditzakez beren alegatuak eta Auzitegiak emango du epaia berak nahi duen hizkuntzan. Alderdiek eskatuz gero, Auzitegiak sententzia beste hizkuntza baten eman dezake, horietako bat ez dena.

Auziak Auzitegian hasiko dira, baina 41. artikuluak dion bezala, kasuaren arabera, konpromisoa jakinaraziz edo idazkariari eskaera idatzia eginez. Bi kasuetan, eztabaidaren gaia eta alderdiak jakinaraziko dira. Idazkariak eskaera interesdun guztiei jakinaraziko die. Interesdunez aparte, Nazio Batuen kideei ere jakinarazio zaie, baita Auzitegiaren aurrean aurkezteko eskubide duten gainerako estatuei ere. Auzitegiak behin-behineko neurriak ezarri ahal ditu alderdi baten eskubideak babesteko. Epaitza ematen den bitartean jakinaraziko dira neurri horiek.

Alderdiak egongo dira aurkeztuta haien agenteengatik, izan daitezkeenak abokatuak zein kontsulariak. Agenteek beren eginkizunak askatasunez betetzeko beharrezko pribilegioez eta immunitateaz gozatuko dute.

Prozedimenduak bi fase bereizten ditu 43. artikuluak; bata idatzia izango da eta bestea ahozkoa. Prozedura idatziak barne hartuko du Auzitegiari eta alderdiei memorien, kontramemorien eta errepliken berri ematea. Ahozko prozedura Auzitegiak, agenteei, aholkulariei, perituei eta abokatuei ematen dien entzunaldia da. Aurkezten diren dokumentu guztiak jakinaraziko zaizkie kopia baten bidez alderdiei. Agenteak, aholkulariak edo abokatuak ez diren hirugarrenei jakinarazi behar zaienean, Auzitegia haien Estatuko gobernuarekin jarriko da harremanean. Berdin egingo da egitateen lekuan frogak lortu behar direnean.

Auzitegiaren ikustaldiak publikoak izango dira printzipioz, salbu alderdiek edo auzitegiak kontrakoa xedatzen badu. Ikustaldi bakoitzeko akta bat zabalduko da. Ikustaldia hasi aurretik, auzitegiak eskatu dezake alderdiek dokumenturen bat aurkeztea edo edozein azalpen ematea. Alderdiek horren aurrean ezetza aurkeztu dezakete, 49. artikuluan xedatzen den bezala. Auzitegiak beharrezko probidentziak emango ditu, eta erabakiko du alderdi bakoitzak nola egokitu behar dituen bere alegatoak. Gainera, frogak egiteko beharrezkoak ikusten dituen neurriak hartuko ditu. Hala nola, 50. artikulua jarraituz, Auzitegiak, edozein erakunde edo pertsonari mandatua eman diezaioke ikerketa bat edo aditu-txosten bat egin dezan.

Behin frogak jasotzen dituenean, finkatutako terminoaren barruan, Auzitegia ukatu ditzake froga gehigarriak, ahozkoak zein idatzizkoak. Salbuespen modura dago beste alderdiak onetzia ematea, orduan onartu behar dira.

Alderdi batek, auzitegiaren aurrean aurkezten ez badira, edo beren alde defendatseari uko egiten badiote, laguntza eskatu ahal diote Auzitegiari haien alde erabakitzeko. Bakoitzaren erabakiak hartuta daudenean, eta bere kasuaren aurkezpena amaitu ondoren, Lehendakariak ikustaldia bukatutzat emango du, eta Auzitegia erabakia hartzera joango da. Auzitegiaren deliberazioak pribatuan egingo dira eta sekretuan mantenduko die. Auzitegiak hartzen dituen erabaki guztiak, Magistratuen botoen gehiegoz hartuko dira. Berdinketa egotekotan, Lehendakariaren botoak edo bere ordez dagoen Magistratuarena izango da erabakiko duenak.

Estatutuko 56. eta 60. artikuluen artean epaitza arautzen da. Epaitza behin betikoa eta apelaezina da. Epaia arrazoitua izango da, eta aipatuko ditu epaian parte hartu duten Magistratuen izenak. Epaian Magistratuen iritzi bateratua adierazten ez bada, horien eskubidea izango dute haien iritzi disidentea eranstea eskatzeko. Epaitza Lehendakariak eta Idazkariak sinatuko dute, eta bilera publiko baten irakurriko da, ondoren, agenteei berri emango zaie modu formalago batean. Epaitzaren zentzuari buruzko ezadostasuna sortzekotan, Auzitegiak edozein alderdik eskatuta, interpretatuko du.

Epaitzaren berrikuspena egiteko eskaera bakarrik egin daiteke, arrazoia faktore erabakigarria izan daitekeen gertaera baten aurkikuntzan oinarritzen bada. Eta epaitza egiterakoan ezezaguna bazen, beti ere, ez jakitea zabarkeriaren ondorio ez bazen. Auzitegiak prozesua irekiko du Ebazpen baten bidez, zeinetan adieraziko da berariaz gertakari berri baten existentzia. Berrikuspenaren eskaera 6 hilabeteko epean egin beharko da, aurkitu zenetik. Ezingo da berrikuspena eskatu epaitza eman zenetik 10 urte igaro badira.

Prozeduraren xedapenekin amaitzeko, 64. artikuluak zehazten duenez, alderdi bakoitzak bere kostuak ordainduko ditu.

3.4 Kontsulta iritziak

IV. Kapituluak kontsulta-iritziak arautzen ditu. Auzitegiak kontsulta-iritziak emango ditu edozein auzi juridikoren inguruan, Nazio Batuetako Gutunak horretarako baimentzen duen edozein organismok eskatzen badu. Eskaerak Auzitegiaren aurrean aurkeztuko dira idatziz. Eskaerari lotuta joango da auzia argitu dezaketen edozein dokumentu. Auzitegiak bere kontsulta-iritziak entzunaldi publikoan aurkeztuko ditu.

3.5 Erreformak

Estatutuaren azkeneko kapitulua erreformei bideratuta dago, bi artikuluk bakarrik osatzen dute. Erreformak egiteko prozedura, Nazio Batuen Gutuna erreformatzeko gutunean ezartzen den prozedura bera da.  Horri Batzar Nagusiak hartzen dituen xedapenak gehitzen zaio, Segurtasun Kontseiluak aldez aurretik gomendatutakoak. Horrez gain, 70. artikuluak eskumena ematen dio Auzitegiari Estatutu honetan beharrezkoak ikusten dituen erreformak proposatzeko. Beti ere, 69. artikuluan xedatzen dena kontuan hartuz.

4. ES 10/14 EBAZPENA; Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazioarteko Justizia Auzitegiari egindako kontsulta iritzia

2003ko abenduaren 8an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, ES-10/14 Ebazpenaren bidez, kontsultarako iritzia eskatu zion Nazioarteko Justizia Auzitegiari. Planteatutako galdera ondorengoa izan zen: “Zer ondorio juridiko dakartza Israelak, potentzia okupatzailea denak, palestinarren lurralde okupatuan eraikitzen ari diren harresiak, ekialdeko Jerusalem eta inguruak barne, kontuan izanda nazioarteko arau eta printzipioak, Genevako 1949ko Laugarren Hitzarmena14 eta Batzar Nagusiaren bidezko ebazpenak?

Zazpi hilabete geroago, 2004ko uztailaren 9an, eta ia aho batez erantzun zuen Auzitegiak planteatutako auzia. Egungo gai oso polemiko bati buruz hitz egin zutela esan behar da, nazioarteko zuzenbide humanitarioari buruz eta nazioarteko praktika berriek agerian uzten du zuzenbidelariek alde honen edukia etengabe urratzen ari dela.

Emandako iritzi kontsultiboarekin jarraituz, lehen aldiz, Auzitegiak Israelek lurralde palestinar horiek okupatzeari buruzko iritzia eman zuen. Adierazpen hori bereziki esanguratsua da etorkizunera begira eta hain mediatikoa izan zen kasu bateri buruzkoa, alegia.

Iritziaren ondoren, Israelei okupatutako lurraldeetan hesiaren eraikitzea geldiarazteko iritzia eman zioten, nahiz eta iritzi bat izanean, loteslea ez izan, bai dagoeneko eraikitakoa zatiak desegin baita eta eragindako kalteak konponduz. Israelgo armadak harresia eraikitzeak ekialdeko Jerusalem eta inguruetan nazioarteko zuzenbide humanitarioa eta giza eskubideen zuzenbidea urratzen ditu eta ondorioz nazioarteko betebeharretatik at geratzen da harresia eraikitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]