Nazioarteko Justizia Auzitegia
Wikipedia(e)tik
Bakearen jauregia, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren egoitza
Bakearen jauregia, barrutik. Kosovoren independentziaren auzia aztertzen
Nazioarteko Justizia Auzitegia Nazio Batuen Auzitegi gorena da. Hagako Bakearen Jauregian du egoitza, Herbeheretan. Bere funtzio nagusiak estatuen arteko gatazkak konpontzea eta behar bezala baimendutako nazioarteko organoek aurkezten dizkieten galderak juridikoei erantzutea. Ez da Nazioarteko Zigor Auzitegi bat. Bere ebatziak kontuan hartzen omen dira baina Auzitegiak ez dauka Estatuen gainean bere ebatziak betearazteko indarrik.
2010. ekainean, honako 15 gizon hauek osatzen zuten Auzitegia:
| Izen-deitura | Nongoa | Kargua | Noiztik | Noiz arte |
|---|---|---|---|---|
| Hisashi Owada | Japonia | Presidentea | 2003 | 2012 |
| Peter Tomka | Eslovakia | Presidente ordea | 2003 | 2012 |
| Abdul G. Koroma | Sierra Leona | Partaidea | 1994, 2003 | 2012 |
| Awn Shawkat Al-Khasawneh | Jordania | Partaidea | 2000, 2009 | 2018 |
| Thomas Buergenthal | AEB | Partaidea | 2000, 2006 | 2015 |
| Bruno Simma | Alemania | Partaidea | 2003 | 2012 |
| Ronny Abraham | Frantzia | Partaidea | 2005, 2009 | 2018 |
| Sir Kenneth Keith | Zelanda Berria | Partaidea | 2006 | 2015 |
| Bernardo Sepúlveda Amor | Mexiko | Partaidea | 2006 | 2015 |
| Mohamed Bennouna | Maroko | Partaidea | 2006 | 2015 |
| Leonid Skotnikov | Errusia | Partaidea | 2006 | 2015 |
| Antônio Augusto Cançado Trindade | Brasil | Partaidea | 2009 | 2018 |
| Abdulqawi Yusuf | Somalia | Partaidea | 2009 | 2018 |
| Sir Christopher John Greenwood | Erresuma Batua | Partaidea | 2009 | 2018 |
| Xue Hanqin | Txinako Errepublika | Partaidea | 2010 | 2012 |