Nefertari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nefertari Meritenmut Egiptoko XIX. dinastiako egiptoar erregina bat izan zen, faraoirik boteretsuenetako bat izan zen Ramses II.a Handiaren Errege Emazte Handia. Paper garrantzitsu bat izan zuen Errege Emazte Handi bezala, ahalmen politiko handia zuelarik. Tebastar nekropolian hilobiratua izan zen, oso modu ederrean apaindutako hilobi batean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregina honi buruzko inkognita handietako bat bere jaiolekua eta familia dira. Bere senarrak, beranduago Ramses II.a izango zenak, ondo ezkutatu zituen, bizi zela jaso zuen miresmenak, bere zenbait tituluk bezala, errege familiako ez bazen ere, jatorri noblea zuela frogatzen dutelarik.

Nefertariren hilobian Ay faraoiaren kartutxo bat zuen kutxa baten eskutokia aurkitu zuten, eta horrek areagotu egin zuen Nefertari Egiptoko XVIII. dinastia ohiarekin senidetuta zegoelako susmoa. Gainera, Nefertariren izenak berak ere, itxuraz, susmo hori berresten zuen, ordurako jainkotuta zegoen Ahmose-Nefertari matriarka erreginaren izena baitzen. Susmo hori egia izanez gero, litekeena da Nefertarik hegoaldeko Akhmin hirian izatea bere jatorria; eta litekeena Ay haren birraitona, aitona edo osaba izatea.

Nefertari XVIII. dinastiarekin eta Ahmose-Nefertariren leinuarekin senidetua legokeela suposatuz, Najtminen alaba ed biloba izan zitekeen, hau, era berean, Ayren semea zelarik, edo Tanedyemy erregina misteriotsuaren alaba izan zitekeen, honen papera oraindik argi ez dagoelarik, baina Ayren biloba, Horemheben alaba eta Seti I.aren emaztea izan zitekeena. Hala balitz, Ramses II.a eta Nefertari anaiordeak izango ziratekeen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nefertari