Horemheb

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Horemheb eta Amon. Turingo Egiptoar Museoa.

Dyeserjeperura Horemheb edo Horemheb soilik, Egiptoko XVIII. dinastiako azken faraoia izan zen. Bi Lurrak, 27 urtez gobernatu zituen, K. a. 1323/K. a. 1321etik K. a. 1295/K. a. 1294rarte. Bere koroaketa eta jaiotza izenak, Dyeserjeperura-Setepenra Horemheb Meriamon izan ziren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako famili aristokratiko baten ondorengoa zen, errege familiako inorekin senidetuta ez zegoen arren. Berari buruzko lehen aipamenak, Akenatonen erregealdikoak dira. Horemheb, Akenatonen erregealdian, honek sortutako hiriburu berria zen Aketatonen bizi zen, eta tropen komandantea eta armadako buruzagietako bat zen. Errege hereje bezala ezagutzen den faraoiari leial izan zitzaion arren, Akenatoni, honen ahultasuna kritikatzeari ez zion utzi. Horemheb, gortetar adimentsu bat zen, militar ospetsu bat ere izateaz gain, Egiptoko gorte nahaspilatsuan, jauregiko azpikeriez josia.

Tutankamonen erregealdian, Horemheb jenerala, nabarmendu egiten da, eta Aÿrekin batera, botere guztia euren eskuetan biltzen dute, errege gaztea erabat euren mende utziz. Bi pertsonaia boteretsu hauen arteko harremana ez da ezagutzen (etsaiak ala aliatuak?), baina, edonola ere, elkarrekin, euren eragina hamar urtez hazi eta hazi aritu zen, Egiptoko benetako gobernariak bihurtu ziren arte.

Tutankamon hil zenean, Horemhebek, Ay faraoi bezala izendatzea babestu zuen, semerik ez zuen agure bat, egoera egokiago baten zain, Tutankamon, seme-alaba ezagunik gabe hil baitzen. Chaty agureak, koroa bikoitza janzteko zuen presa ezagutzen da, jada Tutankamonen hilobian hurrengo errege bezala bere burua irudikarazi baitzuen, eta Ankesenamonekin ezkondu eta hau isilarazi zuen. Baina, bere adina zela eta, lau urteko erregealdia besterik ez zuen izan.

Tronuratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ay, semerik izan gabe hil zen, eta litekeena da Horemheb tronura lotu izana, edo gutxienez, lan hori erraztu izana, heroi nazional bat baitzen, hititen aurka lortutako garaipenen ondorioz, eta jeneralaren oztopo bakarra, errege familiakoa ez izatea, alegia, bigarren ezkontza batean, Ayren alaba zen Mutnedymetekin ezkondu ondoren gainditu zen, Akenatonen Errege Emazte Handia zen Nefertiti ospetsu eta ederraren ahizpa. Horemheb, aurretik, Amenia izeneko neska batekin ezkonduta egon zen, baina, garai hartan, jada hilda egongo zen. Errege koroatu berria, jada adin heldukoa izango zela ez da ahaztu behar.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoren nazioarteko eragina berreskuratzen saiatu zen, Palestinaren hegoaldearen konkista abiatu eta handik denbora batera egin beharreko Siriaren inbasioa planifikatuz. Horemheb, gogortasunez gobernatu zuen errege bat bezala pasa da historiara, baina, herrialdearen egoera, ia Akenatonen aurretik zegoenera itzultzea lortu zuena, Akenatonen ondoren, oso txarto, utzia, geratu baitzen.

Horemheb eta Amon. Luxorreko Museoa

Horemheb eta kleroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horemhebek, Horusen jarraitzailea, oligarkia eta armadak Amonen apaizekin zuten aliantza berrezarri zuen, hauek, bere tronuratzean aliatuak izan baitzitezkeen, pribilegioren batzuk itzuliz, eta Akenatonek eraikitako Aketatonen suntsipena planifikatzen hasiz, ondorengo faraoiek beteko duten lana.

Horemhebi, Egiptoko Errege Zerrendetatik, Atonen jarraitzaile ziren errege herejeen izenak ezabatu izana leporatzen zaio, Amarnako Zisma deritzoneko protagonistak izan zirenak, Akenaton, Semenekhkara, Tutankamon eta Aÿ, alegia, hau, beranduago gertatu zen arren, Ramses II.aren garaian. Horemheben erregealdian, Karnakeko Atonen omenezko "mehatxuzko" tenplua baino ez zen behera bota, bere blokeak, Amonen tenplu handi honen zabalkuntza lanetan erabiliz.

Horemheb, ondorengo Errege Zerrendetan, Amenofis III.aren oinordeko bezala agertzen da, bere gobernualdiari, errege herejeen erregealdietako urteak gehituz, eta, beraz, 58 urte osatuz, 27ren ordez.

Bere hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi eder batean, KV57an lurperatua izan zen, Erregeen Haranean, baina bere momia oraindik ez da aurkitu, eta falta den garrantzitsuenetako bat da, Inperio Berriko faraoien momien artean.

Oinordekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horemheben oinordekoa, bere chaty Paramesu izan zen, Ramses I.a izena hartu eta Egiptoko XIX. dinastia sortu zuena. Ez da Horemheben semerik ezagutzen, baina Tanedyemy izeneko alaba bat izan zuela susmatzen da, dinastia berriarekin senidetua izan zena.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horemheb eskaintza eran, Atumen aurrean. Luxorreko Museoa

Eraikuntza lan urria egon zen bere erregealdian. Egitasmo nagusia Tebasen, erregearen hil tenplua izan zen, Aygandik usurpatu zuena. Karnakeko Amonen tenpluan erantsitako eraikinak, Karnakeko Atonen tenpluetako blokeak erabiliz eraiki ziren.

  • Harkaitzean zulatutako kapera Gebel el-Silsilan (Sethe 1957:2138 - 2139)
  • Bere izena daraman zati bat Nubiako Faraseko tenplua (Karkowski 1981:117)
  • Idazkuna estatua batean, Turinen. (Sethe 1957:2113 - 2120)
  • Menfiseko antzeko idazkun baten zatia (Sethe 1957:2121 - 2124)
  • Zenbait idazkun eta estela Karnaken (Sethe 1957:2124 - 2128, 2140-2162)
  • Zenbait estelen zatiak (Sethe 1957:2129 - 2133)
  • Menfisen aurkitutako errege dekretu baten zatia (Petrie Museoa)


Aurrekoa
Aÿ
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVIII. dinastia
Ondorengoa
Ramses I.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horemheb Aldatu lotura Wikidatan