Tebas (Egipto)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Egiptoko hiri zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Luxor temple27.JPG

Luxorreko tenplua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 87
Kokalekua EGY
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tebas[1] (izen greziarra) Egiptoko Inperio Ertainaren eta Egiptoko Inperio Berriaren hiriburua izan zen. Egungo Luxorren kokatua zegoen.

Tebas, Uaset "uas zetruaren hiria" izeneko antzinako hiria, Homerok "ehun ateen hiria" deitua bertako harresietan irekitzen ziren ate ugariengatik, arabiarrek Al-Uqsur "Jauregien Hiria" deitu zuten eraikin erlijioso monumentalen hondarrengatik, antzinako jauregitzat hartuak izan zirenak.

Bere izen egiptoarra Uaset

R19 t
O49

zen, greziarrek Tebas (Θῆβαι, Thēbai) deitu zuten, hebrearrek No-Amon eta arabiarrek Luxor (الأقصر, Al-Uqsur).

Gizateriaren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an, Tebaseko multzoa (Karnak, Luxor) bere nekropoliekin (Erregeen Harana, Erreginen Harana, Deir el-Bahari) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Antzinako Tebas bere nekropoliekin izenarekin.

Tebas Antzinako Egiptoko hiriburu bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebas Menfisen ordezko bihurtu zen Egiptoko hiriburu bezala K. a. 2050ean, Egiptoko XI. dinastian, mila urte baino gehiagoz Antzinako Egiptoko hiriburua izan zelarik, faraoien egoitza, hiri sakratua eta Amonen Apaiz Gorenen egoitza. Uste denez Inperioaren goraldi handieneko garaian (Inperio Berrian), 650.000 biztanle baino gehiago izan zituen.

K. a. 2150ean, Egiptoko lehen tarteko aroan sortu zen XI. dinastia, bertako buruzagiek, Tebasen jaioak, etengabeko lehiak izan zituztelarik ondoko nomoen gobernarien aurka, lehenik eragin guneak lortzeko, eta ondoren Egipto guztia kontrolatzeko. Mentuhotep II.ak, K. a. 2025 inguruan, Herakleopolis Magna konkistatu ondoren Egipto guztia bateratu zuen bere agintepean; Egiptoko Inperio Ertainaren hasiera da, garai honetako faraoiek hiriburua euren jaioterria zen Tebasen ezarri zutelarik.

Egon ziren Tebasek hiriburutza galdu zuen garaiak, gune erlijioso handi bezala bere garrantzia izaten jarraituko zuen arren.

Asiriako Asarhaddon erregeak K. a. 661ean eta ondoren Asurbanipalek hiria arpilatu zuten honen gainbehera abiaraziz. Egipto Alexandro Handiak konkistatu zuen K. a. 332an, eta bere ondorengoek, Ptolomeotar dinastiako faraoiek, hiriburu berri bihurtu zen Alexandriatik gobernatu zuten.

Hondar arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebas ezinbesteko tokia da Historia ezagutzeko. Bere hondakin bikainek oraindik hor diraute, Nilo ibaiaren bi alboetan hedatzen direlarik. Ibaiaren ekialdeko ibarrean bi herri daude, Luxor eta Karnak, ordu erdiko bideko distantziara daudenak, antzinako hondakinen erdian eraikiak. Mendebaldekoan nekropoli zabaletara daroaten jauregi eta tenplu multzo bat dago.

Luxorreko tenplua eta Karnakeko multzoa prozesio bide baten bidez (dromos) lotuak zeuden, esfinge hilara bikoitz bat duena alde banatan, mila estatua baino gehiago izango zituena. Tenplu hauen artean, Karnaken Amon jainkoaren omenez eraikitakoa izan zen, bi kilometro baino gehiagoko luzeradun harresi btek inguratua gela hipostilo ospetsuarekin, edo zutabedun harreragela, munduko handiena, ehun metro inguruko luzera baitu, bertan 134 zutabe daudelarik, horietatik hamabi hogei metro baino gehiagoko altuera dutenak.

Memnoneko kolosoak
Tebaseko nekropoliaren mapa

Eraikin sakratu, zibil eta hil eraikinen multzo eta hondar garrantzitsuenak honako hauek dira:

Ekialdeko ibarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko ibarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artisauen hiria, Deir el-Medina, honako nekropoli hauek:

eta hil tenpluak:

Tebasen aipamenak Biblian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako honako pasarte hauetan aipatzen da hiria:

  • Ezekiel 30:14, 30:15 eta 30:16
  • Jeremias 46:25
  • Nahum 3:8

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tebas (Egipto)