Neona (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neona
Datuak
JatorriaUsurbil, Zumaia
Musika motaPop
Urteak2021 -
Taldekideak
Natali Izagirre
Ixak Arruti
Oihana Rodriguez
Andres Insua
Gorka Mendizabal

Neona 2021ean sortutako Pop musika taldea da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Natali eta Ixak taldekideek sorturiko Natali musika taldean du jatorria, eta 2019an Garena izeneko diskoa atera zuten. Bost taldekide berberek osatzen zuten talde hura, teklista ezik, izan ere gaur egun Oihana Rodriguez dabil Neona proiektuaren barne.

2021ean estilo heterogeneoago bat baliatuz, proiektu berriari eman zioten hasiera eta Neona taldea sortu zuten. Sare sozialak baliatu dituzte beren musika ezagutarazteko eta 2022an aurreneko diskoa atera dute, Mundu berri bat izena duena. Urte beran Gasteizko txosnetako banda lehiaketa irabazi zuten[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mundu Berri Bat (2022, autoekoiztua)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Neona» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  2. (Gaztelaniaz) «GTX BANDA LEHIAKETA EDIZIOAK» Gasteizko Txosnak (Noiz kontsultatua: 2023-08-09).
  3. «Mundu berri bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]