Nerbio trigeminoaren bizkarmuin nukleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbio trigeminoaren bizkarmuin nukleo
Xehetasunak
Honen partetrigeminal nerve nuclei (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latineznucleus spinalis nervi trigemini
MeSHA08.186.211.132.931.920
TAA14.1.04.211 eta A14.1.05.404
FMA54565
Terminologia anatomikoa

Nerbio trigeminoaren (V. bikote kranealaren) bizkar-muineko nukleoa, entzefalo enborrean kokaturiko nukleo sentsitiboa da. Nukleo honek, buruaren informazio ez zehatza (protopatikoa) hartuko du.

Argazki honetan, erraboilean gorriz irudikaturik nerbio trigeminoaren bizkar-muin nukleoa agertzen da.

Egitura anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trigeminoaren bizkar-muineko nukleoa, entzefalo enborreko erraboil atalean kokatzen da.

Orokortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo hau erraboil osoan zehar luzatzen da eta hiru atal edo azpinukleotan banatzen da:

  • Aho zatia: garaldean kokatzen dena.
  • Polo arteko zatia
  • Buztanaldeko zatia: buztanaldean kokatuta.

Nukleo honek errepresentazio somatotopikoa du:

  • Aho zatia: sudur eta aho eremuaren errepresentazioa. Ukimen informazioa helduko da.
  • Polo arteko zatia: begi eta aho alboko eremuaren errepresentazioa. Ukimena eta hortz min informazioa heldu.
  • Buztanaldeko zatia: buruko atzeko eremua eta barailaren errepresentazioa. Nozizepzioa eta termozepzioa informazioa heldu.

Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo honek Buruaren (sudur barrunbea, kornea, aurpegia...) informazio ez zehatza, hau da, informazio protopatikoa hartuko du trigemino gara nerbioaren adarrak diren nerbio orbitario (V1), barail nerbio (V2) eta nerbio maxilarraren (V3) bitartez. Trigeminoaren bizkarmuin nukleo honetara belarri inguruko informazio sentsitibo protopatikoa ere helduko da eta nerbio estatoakustiko (VII.), nerbio glosofaringeo (IX.) eta nerbio bago (X.) bidez iritsiko da informazioa. V1ek begi eta bekoki eremutik hartuko du sentikortasuna, masail nerbioak (V2) masail eremutik hartuko du eta barail nerbioak (V3) aho-barail eremutik hartuko du informazio baina gero nukleoan beste antolaketa desberdin bat dute.

Eferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarmuin-talamo traktuaren bitartez talamora proiekzioak bidaltzen ditu (modu kontralateralean), atze erdialdeko sabelaldeko nukleora

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]