Niépce saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Niépce saria
Motasari
Indarraldi1955 - 
Denbora-tarte1955 - 
HerrialdeaFrantzia

Webgunegensdimages.com…
Robert Doisneauk 1956an saria eskuratu zuen.

Niépce saria (frantsesez: prix Niépce) 1955tik Frantziako Gens d'images elkarteak urtero ematen duen argazkilaritza saria da. Saria eskuratzeko baldintzak hauek dira: artistak Frantzian bizi behar du azkeneko hiru urtetan behintzat eta 50 urte baino gutxiago izan behar du, eta profesionala izan behar du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariaren izenak Joseph-Nicéphore Niepce (1765-1833) asmatzailea omentzen du. Niépce frantziar fisikari eta kimikaria izan zen. Itsasontzietarako eztanda-motor bat asmatu zuen (1807) anaiarekin batera. Gerora, sortu berria zen, litografia lantzeari ekin zion. Zilar kloruroa erabiliz, grabatuak negatiboan erreproduzitzea lortu zuen. 1826an heliograbatua asmatu zuen. 1829tik aurrera, Daguerrerekin batera aritu zen lanean irudiak lortzeko esposizio-denborak laburtzeko bideak aurkitzeko asmoz, baina lanaren emaitzak ikusi aurretik hil zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niépce saria 1955ean sortu zen, Gens d'images elkartearen eskutik. Frantziako Liburutegi Nazionala]]ren laguntza du. 2011tik 2015era Marin Karmitzek zuzentzen zuen MK2 zinematografiak elkartearen finantzia laguntza izan zuen.[1] 2017tik aurrera Picto Fundation-ek ematen dio laguntza hori.

Sarituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira:[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]