Nikolai Txernyxevski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolai Gavrilovitx Txernishevskiren erretratua.

Nikolai Gavrilovitx Txernishevski, errusieraz Никола́й Гаври́лович Черныше́вский (Saratov, Errusia, 1828ko uztailaren 12a - Saratov, 1889ko urriaren 17a) errusiar idazlea eta kritikaria izan zen.

Biografia

1855ean "Artearen eta errealitatearen arteko harreman estetikoak" saiakera idatzi zuen, Errusiako pentsamendu marxistan eragin handia izan zuten hastapen estetikoak adierazten zituena. Sovremennik ("Gure garaikoa") aldizkari iraultzailean artikuluak eta "Gogolen garaiko literaturari buruz" saiakera idatzi zituen. 1861ean Siberiara erbesteratu zuten nekazariak matxinadara deitzeagatik. Han idatzi zuen Shto delat? ("Zer egin?") eleberria, iraultzaileengan eragin handia izan zuena. Errealismo sozialistaren estetikaren aitzindaritzat jo izan da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Txernyxevski Aldatu lotura Wikidatan