Nintu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sumer, Akadia eta Babilonian, antzinako Mesopotamian Nintu (jaiotzaren anderea), jainkosa ama bat izan zen, Antu ere deitua (Anuren emaztea). Esaten denez, Nintu izena, bere seme Enlilek jarri zion. Baina berari buruz dauden istorio gehienak akadiarrak dira. Elezaharrek kontatzen dutenaren arabera, berak, jatorrizko buztinezko hamalau zati apurtu zituen, zazpi eskuinetara eta beste hainbeste ezkerretara, eta erdian adreilu bat, lehen zazpi giza enbrioi pareak (edo jaiotzako zazpi jainkosak, lehen gizakiak sortu zituztenak) sortu zituztenak. Adituak, bat datoz Ninhursaga edo Ninhursag bera izango zela, baina beste izen batzuekin ezagutua izan zen, Ki, Ninmah, Dingirmah, Aruru, Belit-ili beste batzuen artean, eta, Enkiren emazte bezala, orokorrean, Damgalnuna edo Damkina deitua zen.

Hasieran Belet-ili bezala aipatua agertzen den arren, azkenean, Atrahasis olerki epikoan aipatua da, Enkirekin batera, giza hazkuntza Enlilen erabakiak baino gizalegezkoago modu batean kontrolatua izan behar dela erabakitzen dutenean Enki eta Nintu jaiotza jainkosak, ordutik aurrera, emakumeen heren batek, behar bezala erdituko ez duela erabakitzen dute: deabru batek Pasittu "umea bere amaren besoetatik kenduko du".

Enki eta Ninhursagen mitoan aipatua da, Dilmunen dagoelarik, Enkik, uretatik ur ertzean ikusten duenean, hura izatea nahi du eta berak dio: gizon bakar batek ere ez nau bere egiten aintziran. Baina azkenean baiezkoa ematen dio eta Ninsar sortzen dute.

Epiteto horrekin deitua da, baita ere, Ziusudraren istorio sumeriarrean, Enkik honako hau dionean: Nik nahi dut (...) (ez?) giza arrazaren suntsipena, Ninturentzat nik sortutakoen suntsipena eragotzi nahi dut.