Dilmun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dilmun arabieraz: دلمون‎ Bahreingo uharteetan, Persiar Golkoan kokaktutako antzinako merkataritzaguneei emandako izena da. Mesopotamia eta Indoren Harana lotzen zituen merkataritza itsasbideetan zuen kokapenagatik, antzinateko merkataritzagune garrantzitsu bat bezala garatu zen.

Badago ebidentzia literario eta arkeologikorik Mesopotamia eta Indoren Haranaren arteko merkataritzarako (beharbada, akadikoz Meluhha bezala ezagutzen den lurraldea). Indoren Haraneko Harappa hiriko buztinezko zigiluek egineko inprimaketak, salgai paketeak zigilatzeko erabili izan ziren. Inprimaketa hauetako batzuk, Ur eta beste mesopotamiar hiri batzuetan aurkituak izan dira.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumertar mitologian, Dilmuna, batzuetan, "Eguzkia irtetzen den tokia" edo "Bizitzaren lurra" bezala deskribatua da, eta bere patroia Ninsikil da. Enki eta Ninhursagen mitoaren taulatxo batek, Lur birjin eta garbi bat, non lehoiek ez duten hiltzen, otsoek ez dituzten arkumeak eramaten, zerriek ez dakiten aleak jateko direla bezala deskribatzen du. Dirudienez, Enuma Elishen kontatzen den Enki, Ninhursag eta Nammu protagonista izan ziren sorreraren istorio epikoa gertatzen den tokia da. Dilmunera bidalia izan zen Ziusudra (Utnapishtim), euri-jasa edo uholdearen ondoren, betirako bizitzeko. Gainera, bertan zegoen airearen jainkosa zen Ninlilen etxea.