Akadiar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Akadiar Inperioa

K. a. 2334 – K. a. 2154
Empire akkad.svg
Hiriburua Akad
Eremua 800000


Akadiar Inperioa Mesopotamiako erdialdeko inperioa zen, Akad[1] hiriaren lurraldeek osatua. Kaldea iparraldeko eskualde bat zen, hau da, Behe Mesopotamia, Asiria ipar-ekialdean eta Sumer hegoaldean, Babiloniaren aurreko antzinako historiaren garaian, non akadikoa sortu zen.

Akadeko lurraldea izena ere erabiltzen da. Lurraldea hitza (akadikoz mat), herrialde hitzaren baliokide den hitz bat da: honela, Israelgo Lurraldea, Hattiko Lurraldea edo Egiptoko Lurraldea, adibidez, Israel, Hatti eta Egiptori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Akad izena, hiri batek ere izan zuen (Agade), oso garrantzitsua izan zena eskualdean garai hartan, eta honengandik, eskualde guzti honek hartu zuen izena.

Babilonia, eskualde bezala, Akad eta Sumerren lurralde konbinatuen bidez sortu zen. Akadikoak, babiloniera eratu arte eboluzionatu zuen, sumertar hizkuntza desagertu egin zen bitartean. Akadiarrek, sumertarrek bezala, idazkera kuneiformea erabili zuten arren, euren hizkuntzara itzuli zuten.

Ez da ezagutzen Sargon Akadekoaren garaia baino lehenagoko akadikoz idatzitako dokumenturik. Sargon, tradizionalki, Akad eta Sumerreko batutako inperio baten lehen gobernari bezala deskribatzen da. Bera baino lehenago, Sumer hedatzen joan zen Lugalzagesi izeneko errege baten gobernupean, Urukekoa (Bibliako Erech). Hala ere, Sargonek, prozesua, bere aurreko errege sumertarren ahaleginetatik haratago eraman zuen, eta inguruetako eskualde asko konkistatu zituen, Mediterraneora eta Anatoliara iritsi zen inperio bat sortzeko.

Asiriar-babiloniar literatura berantiarrean, Akad izena, errege tituluaren zati bezala agertzen da, Sumerrekin lotua, hau da: ez semitera: lugal Kengi (ki) Uru (ki), akadiar esaera honen baliokidea dena: sar mat Sumeri u Akadi, hau da, "Akad eta Sumerreko erregea", itxura guztien arabera, soilik "Babiloniako erregea" esan nahi zuena, hau da, Behe Mesopotamiako erregea, antzinakoen Senaar lurraldea, jatorrizko Sumer edo Kaldeako Erregea (antzinakoen mat-Kaldu)

Eskultura eta erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akadiar baten brontzezko burua, Sargon behar bada (Irakeko museoa, Bagdad)

Akadiar aldiko lan gutxi gorde da. Akadiar eskultoreak erregeen zerbitzura zeuden eta lanean sumertar tradizioari jarraitu bazioten ere, haiek baino errealismo handiagoaz irudikatu zituzten erregeen eszenak eta erretratuak.

Akadiar lehen errege Sargonen (K.a. 2334-2279) garaitik alabastrozko buru txiki bat gorde da (Louvre). Niniven brontzeko buru bat aurkitu zen (30 cm), akadiar errege ezezagun batena, Naramsin (Irakeko museoa, Bagdad). Lan horrek argi erakusten du akadiarren maisutasuna zizelatze eta moldatze lanetan.

Akadiar erliebeek erregeen gerra egitandi gogoangarriak goresteko helburua zuten. Erliebeetan ospetsuena Nararrzsizzere estela da. Susan aurkitu zen, hara eramanda gerra harrapakin gisa. Estelan, bi metroko harlosa zut batean, erregea ikusten da, bere gudarostearen buru, etsaiak zanpatzen. Aurreko errege batzuen estelak ere badira, baina zatiak baizik ez dira gorde.

Gliptika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigilu zilindrikoa, errege edo jainkoak lehoia azpiratua duela[2] The Walters Art Museum.

Akadiarrek trebetasun handia erakutsi zuten buztinezko oholtxotarako zigilu zilindrikoak egiten. Harri mota desberdinak erabili zituzten horretarako : harri kristala, lapis lazulia eta jaspea edo harnabarra. Mitologia gaiak irudikatzen zituzten gehienbat, giza itxurako jainkoak-eta, baina baita eguneroko bizitzako eszenak ere.

Akadeko erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akadiar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 33°6′N 44°6′E / 33.100°N 44.100°E / 33.100; 44.100