Noche de rock&roll

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noche de rock&roll
Barricada taldearen Rock, punk
Argitaratze data1983
DiskoetxeaSoñua
EkoizpenaMarino Goñi, Barricada

Noche de rock&roll (euskaraz Rock&roll gaua) Barricada rock taldeak argitaratu zuen lehenengo musika disko luzea izan zen, 1983an. Donostiako Tsunami estudioan grabatu zen; aurretik Iruñeko Txantrean Soñua disko-etxeak estudioan saiatu ziren baina ez zuten lortu. Ekoizleak Marino Goñi eta Barricada taldea bera izan ziren. Ramoncín abeslari madrildarrak, bestetik, ekoizpenean eta grabazioan lagundu zuen; esperientzia ez zen oso ondo atera eta taldeak hurrengo diskoan "Lentejuelas" kanta eskaini zion. [1][2] Diskoak Euskal Herrian arrakasta handia izan zuen eta bertan jasotako kanta askok oraindik-orain bizirik diraute.

Diskoaren abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «En la Silla eléctrica» - 4:32
  2. «Esperando en un billar» - 3:45
  3. «Alambre de espino» - 4:25
  4. «Que estalle la bomba» - 4:54
  5. «Esta es una noche de Rock&Roll» - 5:00
  6. «Sin ver la cara a nadie» - 4:30
  7. «Pídemelo otra vez» - 5:54
  8. «Picadura de escorpión» - 2:16

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enrique Villarreal, El Drogas: ahotsa, baxua eta koruak.
  • Javier Hernández, Boni: ahotsa, gitarra eta koroak.
  • Sergio Oses: gitarra, ahotsa eta koroak.
  • Mikel Astrain: bateria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]