Txantrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txantrea
Iruñea,  Nafarroa Garaia

Bandera


Armarria


Map
Izen ofizialaTxantrea[1]
Sorrera1950ko hamarkada
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera428 m
Azalera1,94 km²
Demografia
Biztanleria19.784 (2020)
9.573 (48%)
10.211 (52%)
Dentsitatea10.197,94 bizt/km2
AuzotarraTxantrear
Posta kodea31015

Txantrea (lagunartean Txan izenez ezaguna) Iruñeko auzoa da, hiriaren iparraldean dago. 1950ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.

Iparraldean Ezkaba auzoa eta Antsoaingo artean dago, ekialdean Burlata eta Atarrabiako artean, hegoaldean Beloso-Erripagaña auzoen eta mendebaldean Arrotxapea eta Alde Zaharra auzoen artean.

2020ko maiatzean 19 784 biztanle erregistratu zituen, horietatik 9 573 gizonak eta 10 211 emakumeak.

Berezko nortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismo garaian auzolanean eraikia, nortasun handiko langile auzoa da, non hainbat ekimen auzolanean egin izan diren. Berezko ikurrak baditu eta, umore onean, Txantreako Errepublika Independentea ezizena ematen zaio. Gaur egun herria ez izan arren (auzoa da), herria ematen duela esaten dute askok, eta Txantreako biztanle askok iruindartzat ez, baizik txantreartzat dute beren burua.

"Auzo gatazkatsua"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barricada rock taldearen bigarren disko luzea Barrio Conflictivo (1985), Txantrea auzoari eskainita zegoen non, 1980. hamarkadan mugimendu politiko indartsua zegoen. Bertako borroka hain zen handia non askotan atxiloketak, manifestazioak, barrikadak eta poliziaren aurkako liskarren ondorioz, komunikabide espainiarrek "auzo gatazkatsua" ezizena ipini zioten.

Txantreako aireko ikuspegia

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesbatzaren ardura zuen Katedraleko kalonjeari txantre zeritzon (gaztelaniaz chantre, frantsesezko chanteur [«abeslari»] izenetik), eta hari zegozkion lurretan eraiki baitzen auzoa, Txantrea izena egokitu zitzaion auzune hari ere. Hedaduraz, hango etxe baxu eta ondoan baratzea duten beste herrietako etxetxoei ere txantrea deitzen zaie sarritan Iruñe inguruan. Gaur egun hor mintzatzen diren bi hizkuntza nagusietan (euskara eta gaztelania) euskarazko idazkera erabiltzen da gehienbat: Txantrea. Areago, 2017.eko maiatzean ekimena plazaratu zuten bertakoek izen ofizial bakarra horixe izan dadin Iruñeko udalari eskatuz, eta honek hala erabaki zuen 2017ko abenduan.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreak 19.797 biztanle ditu (2017)[2].

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko udal hauteskundeak:[3]

Alderdia Botoak %
EH 2.961
UPN 2.600
PSN 2.014
IUN-NEB 928
CDN 794
EA-PNV 300
Besteak -

Udal hauteskundeak 2009:

Alderdia Botoak %
NaBai 3.284 31,8
UPN 2.851 27,6
PSN 2.000 19,4
EAE-ANV 1.320 12,8
IUN-NEB 538 5,2
Besteak 319 3,1
Guztira 10.312 100

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreako jaiak Maiatzaren lehena zubian ospatzen dira, langileriaren omenez. 2013an, adibidez, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean izan dira. Jaiak auzoko eragileek, eta auzokideek orokorrean, antolatzen dituzte auzolanaren bidez. Jaierako azken larunbatean "kaldereteak" egiten dira, azken urteotan, Alemanak deituriko auzoko zatian, eta igandean "paellada" Txantreako plazan. Horietako egun bat Gazte Eguna da eta gazte bazkari erraldoia egiten da "Festalekua" deituriko karpan. Gauean, gainera, adin guztietarako egitarau oparoa prestatzen du Txantreako Festa Biltzarrak: mexikanak, gazteentzako Festalekuan kontzertuak, Felix plazan (Armonia Txantreana peñak antolatutakoak) etab.

Festak hasi aurreko asteburuan txantrearrek hitzordua dute Auzotegi auzo-etxean taldeak egin eta festen egitaraua etxerik etxe banatzeko. Hala, txantrear guztiek, borondatearen truke, egitaraua eskutara, edo bestela auzoko dendatxoetan hartuta, izaten dute irakurgai.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 6 linea daude:

Armarria eta ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantreak, bere nortasun sentimendua dela eta, armarri propioa dauka. Auzoko etxe tipikoak, mugakidea den Magdalena auzoko zubiak eta Txantrea hitzak osatzen dute armarria.

Ereserkia ere badauka, gaztelaniaz:

Vinimos de acá y de allá
salimos de nuestras tierras
formamos un nuevo hogar
nuevo pueblo, sangre nueva.
Uniendo sudor y afán
sembrando vida en la piedra
llegó el fruto a germinar
el barrio de la Txantrea. Txantrea, Txantrea
barrio trabajador de la Iruña bella.
Txantrea, Txantrea
lucha, sudor y unión es tu bandera.
Txantrea, Txantrea
en busca abierta y noble de un ideal.
Siempre los txantreanos, marchando juntos
mano con mano vivamos todos en amistad.
Humilde fue tu linaje
humilde al nacer tu día
difícil el ver tu sangre
entre burlas y entre risas.
tengo una casita blanquita para ti en un rincon de la txantrea (bis)
en tu balcon yo te esperare hasta el amanecer (bis)
Injerto con savia vieja
llegaste a mostrar un día
la sangre que hay en tus venas
es sangre de Euskal Herria

Gazteen artean oso entzuna den abesti bat ere badago. Banda Batxokik, auzoko talde batek, euskaratu zuen. Hona hemen zati bat:

Etxe txuri bat badaukat zuretzat
Txantreako txoko batean (bis)
Zure balkoipean iluntzerako ohohohooooh
egongo naiz, zu maitatzeko! (bis)
horregatikan neska-mutil guztiek
oheratzeko ordua baino lehen leihoa
zabal-zabalik uzten dute ea txantrearrik
sartzen den!
Txantrea beti aurrera, aurrera!
Txantrea beti aurrera!
Euskal Herriko probintzietan pareko tokirik ez da!

Auzotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea