Barricada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barricada
El Drogas
El Drogas
Datuak
Jatorria Iruñea
Musika mota Rock
Urteak 1982 - gaur egun
Diskoetxeak Soñua 1983-1985;
BMG Arriola 1986;
Polygram 1987-1997;
Dro East West 2000-;
Webgunea barricada.com.es
Taldekideak
Enrique Villareal
Javier Hernández
Alfredo Piedrafita
Ibon Sagarra

Barricada 1982an Iruñeko Txantrea auzoan sortutako rock musika taldea da. Euskal Rock Radikal mugimenduan sartuta, Hertzainak eta La Polla taldeekin kontzertu andana eman zituzten.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Jatorrizko osakideak honako hauek izan ziren: Enrique Villareal (El Drogas), ahots eta baxua; Jose, bateria; Sergio Oses, bigarren gitarra; (hirurak Kafarnaún taldetik etorriak) eta Javier Hernández (Boni), ahotsa eta gitarra. Lehen diskoa, Noche de Rock and Roll, grabatzerakoan Mikel Astrain bateriajoleak bat egin zuen. Horren ostean, Sergiok soldaduska egin behar zuenez gero, Alfredo Piedrafitak ordezkatu zuen.

1984an, Mikel Astrain hil zen. Fernando Coronado bateria jole berria bihurtu zen. Bigarren diskoa, Barrio conflictivo, eta Pon esa música de nuevo kanta batik bat, Mikeli omenezkoak ziren.

Hirugarren diskoa (No hay tregua) grabatzerakoan, 1986an, Barricadak RCArekin sinatu zuen. Baina bien arteko desadostasunek diskoa argitaratutakoan bertan behera utzi zuten kontratua. 1987an, Polygram Iberia diskoetxearekin bat eginda, No sé que hacer contigo laugarren albuma plazaratu zuten. Hala ere, diskoetxe berriak Bahía de Pasaia kanta zentsuratu zuen, Comandos Autónomos Anticapitalistaseko lau kideren hilketa oroitzen baitzuten. Horietako bat El Drogasen Txantreako laguna zen. 1989ko Pasión por el ruido diskoko En nombre de Dios kanta ere zentsuratu zen, Opus Deirekin oso kritikoa baitzen.

1988an kaleratutako Rojo diskoarekin taldeak goia jo zuen. Urrezko diskoa jaso zuten arren, lehenengo tentsioak nabaritu ziren taldearen barruan. El Drogasek metal alternatiboa entzuten zuen garai hartan. Zarataren bila, La araña izeneko diskoa kaleratu zuten, inork oso ongi ulertu ez zuen diskoa. Horren ostean, taldeko hiru kidek hiruna disko atera zuten, nork bere aldetik. Alfredo Piedrafitak ez zuen taldea urtero bira bat egiteko moduan ikusten, beti gauza bera jotzen aspertuta baitzeuden. Entseguak gero eta urriagoak izaten ziren, eta urtebete eman ondoren plazaratutako disko akustikoa porrota izan zen.

Polygram Iberiarekiko kontratua 2000n amaitu zen. DRO diskoetxe independentearekin sinatu zuten orduan, Bésame diskoa kaleratzeko. Horren ostean, Fernando Coronadok taldea utzi zuen. Ibik, In Vitro taldeko Piedrafitaren kide ohiak, ordezkatu zuen. Nolabait, bigarren Urrezko Garaia ezagutzen hasi zen taldea.

2006ko ekainean, zuzeneko disko bikoitza atera zuten. Iruñeko Anaitasuna pabiloian eta Gayarre Antzokian grabatuta, saxo, teklatua eta harmonika dauzkate lagun.

Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendariak taldearen hainbat bideo zuzendu ditu. Honen Airbag filmean estra moduan agertu ziren Barricadako kideak.

[aldatu] Taldekideak

  1982 1983 1984 1986 1988 1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2011 2012
Gitarra eta ahotsa Javier Hernández, Boni    
Gitarra eta ahotsa Sergi Oses Alfredo Piedrafita    
Baxua eta ahotsa Enrique Villarreal, El Drogas -    
Bateria Mikel Astrain (†) Fernando Coronado Ibon Sagarna, Ibi    

[aldatu] Diskografia

[aldatu] Estudioko diskak

[aldatu] Zuzenekoak

[aldatu] Bildumak

  • Barricada 83-85, 1990
  • Los singles, 1995
  • 25 años de rocanrol, (2 CD + 2 DVD), 2008

[aldatu] Homenaldiak

  • Un camino de piedras, 2003

[aldatu] Erreferentziak

  • Alberto Barandiaran: "Milioi bat disko" in 2007ko martxoaren 30eko Berria, 42-43 or.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak