Northrop Frye

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:18, 25 urtarrila 2016
Fitxategi:Northrop Frye.jpg
Northrop Frye 1984an.

Northrop Frye (Sherbrooke, Quebec, 1912ko uztailaren 14a - Toronto, Ontario, 1991ko urtarrilaren 23a) kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria izan zen.

Biografia

Torontoko Unibertsitatean, hiri hartako Emmanuel Collegen eta Oxfordeko Merton Collegen egin zituen ikasketak. Teologia-ikasketak egin zituen eta apaiz ordenatu zen 1936. urtean. Irakasle izan zen Victoria Collegen 1939. urteaz gero, eta bertako zuzendari izendatu zuten 1959an. Lan ugari argitaratu izanaz gainera, (1947an "Simetria izugarria", William Blakeren sinbolismoari buruzko ikerketa, eman zuen argitara), garrantzi handiko lana bete zuen Canadian Forumen argitaratzaile gisa (1948-1954) eta University of Toronto Quarterlyko poesia-kritiken idazle gisa (1951-1960). Fryek hainbat gai desberdin aztertu zituen bere idazlanetan (Biblia, Blake, T. S. Eliot, ingeles erromantizismoa, John Milton eta William Shakespeare), pentsamolde garbia erakutsiz eta estilo xumean betiere.

Kritika arketipikoaren sortzaile eta estrukturalismoaren aitzindari izan zen, eta Anatomy of Criticism (1957, "Kritikaren anatomia") obran bildu zituen ekarpen horiek. Bere obran genero literarioen arketipoak eta irakurlearen irudimenaren oinarrian biltzen diren arketipo kulturalak alderatu zituen. Kritika literarioari dagokionez, berriz, gizarte bizitzaren osagaitzat hartzen zuen zaletasun intelektual bezala baino gehiago.

Erreferentziak