Sinbolismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Schwaberen La mort du fossoyeur (Lur-emailearen heriotza) motibo sinbolisten bilduma da. Heriotzak, aingeruak, orbanik gabeko elurrak eta pertsonaien pose dramatikoak sinbolistek desio zuten eraldatze espirituala ("mundu honetatik at") adierazten dute.

Sinbolismoa Frantzia eta Belgikan XIX. mendearen amaieran sortu zen literatura joera izan zen. Funtsean naturalismoaren eta parnasianismoaren aurkako erreakzioa izan zen eta inoiz ez zen dotrina baten inguruan eskola gisa egituratu. Izan ere, sinbolismoaren iturburua eta bilakabidea markatu zituzten lau berritzaileen –Baudelaire, Rimbaud, Mallarmé, Verlaine– arteko desberdintasunak nebarmenak badira ere, lauontzat poesia errealitatetik harat iragatzeko bidea zen, hitzak poetak hautaturiko sinbolo subjetiboaren euskarri direlarik. Hartara, deskripzio objektiborik edo naturalistarik gabe, hitzek sentipenak eta ideiak idarokitzen dituzte baina sortzailearen subjetibismoa dela eta, zenbaitetan ilun gertatzen dira irakurlearentzat. Verlainek dioenez pinturatik edo eskulturatik baino musikatik hurbilago behar du izan poesiak. Erritmo eta neurri berrien sorrera (prosazko poema barne) sinbolisten ezaugarria da.

1880ko hamarkadan sinbolismo frantsesa zabaldu egin zen. Garai hartako autore nabarmenak Jules Laforgue, Gustave Kahn, Émile Verhaeren, Maurice Maeterlinck, Francis Jammes izan ziren. Orobat eragin garbia izan zuen geroko idazleengan (Paul Claudel, Paul Valéry, Guillaume Apollinaire). 1890 ondorengo urteetan sinbolismoa Europako literaturetara zabaldu zen: Oscar Wilde, William Butler Yeats (Britainia Handia); Stefan George, Rainer Maria Rilke, Hugo von Hofmannsthal (Alemania); Gabriele D´ Annunzio (Italia); Antonio Machado, Juan Ramón Jiménez (Espainia), etab. Europatik kanpo, Rubén Daríoren obra bereziki aipatzekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinbolismo Aldatu lotura Wikidatan