Numerus apertus

Wikipedia, Entziklopedia askea

Numerus apertus latinezko esapidea da (euskaraz zenbaki irekia) eta multzo batean parte hartze edo sarrera mugatzen duen kopururik ez dagoela adierazten du.

Numerus claususen kontrakoa adierazteko erabiltzen da.

Gehienetan, hezkuntza arloan erabiltzen da. Adibidez, unibertsitate batean edo fakultate batean izena ematen duten guztiak onartuak izango direla adierazteko, gehienetan, numerus clausus ez dagoela adierazten da, baina, batzuetan, hori adierazteko numerus apertus badagoela esaten da.

Zuzenbidean ere erabili izan da, zerrenda bat irekia dela adierazteko, kopuru mugaturik ez duela.

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.