Numerus clausus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Numerus clausus latinezko esapidea da (euskaraz zenbaki itxia) eta pertsona multzo baten parte hartze edo sarrera mugatzen duen kopurua adierazten du.

Gehienetan, hezkuntza arloan erabiltzen da. Adibidez, unibertsitate batean medikuntza ikasketak hasi nahi dituzten ikasle kopuruari buruz 200 numerus clausus bat ezar daiteke. Horrela egiten bada, irizpide batzuk ezarri beharko dira 200 ikaslerik "onenak" nortzuk diren ebazteko, ezarritako irizpideen arabera berrehun onenak nortzuk diren erabakitzeko. Berrehun horiek bakarrik onartuko dira fakultatean. Berrehun horietatik kanpoko beste guztiak ezin izango dira fakultatean matrikulatu.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.