Nyota Uhura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nyota Uhura 
Star Trek saileko pertsonaia
Nyota Uhura

Nyota Uhura

Lehen agerpena Star Trek: The Original Series
Sortzailea Gene Roddenberry

Espeziea Gizakia
Sexua Em
Jaio 2230
Afrikako Estatu Batuak
Gaitasun edo trebezia Logika
Lanbidea USS Enterprise ofiziala
Webgunea www.startrek.com

Nyota Upenda Uhura Star Trekeko pertsonaia bat da, Nichelle Nichols estatubatuar aktoreak interpretatua eta Zoe Saldañak gaztetako bertsioan.

Uhura 2239an jaio zen Afrikako Estatu Batuetan. Bere izenak swahiliz "askatasuna" esan nahi du.

Uhurak dohai ezkutuak ditu, horien artean kantua eta musika. Bere arrakastetako bat "Beyond Antares" da.

USS Enterpriseko komunikazioen ofiziala izan zen Star Trek: jatorrizko telesaila bost urteko misio ospetsuan eta Genesiseko krisiraino, Izarretako Flotaren Akademian irakasle bezala zegoenean. Bere karrera Izarretako Flotaren Lurreko Aginteko Komunikazio departamenduan jarraitu zuen, bere kabuz, Spock jaunaren erreskatean parte hartuz Star Trek III: Spocken bila misioan, misio honegatik Kontseilu Federalaren aurrera epaiketara eramana izan zelarik bere tripulazio kideak bezala. Beranduago, bere karrera USS Enterprise (NCC-1701) ontzian berabiarazi zuen, zerbitzuan 2293 arte egonez, une horretan Izarretako Flotako Akademiako irakasle lanera itzuliz. Praxiseko gertakariaren ondoren, Star Trek VI: Herrialde ezezagun hura, beranduago Klingon Inperioa eta Planeta Elkartuen Federakuntzaren arteko aliantzara eramango zuena, USS Enterprisera itzuli zen bere antzinako kideekin batera Khitomerreko konferentzian parte hartzeko.

Garrantzi kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoe Saldanak Uhuraren papera egin zuen Star Trek saileko hamaikagarren filmea izan zen Star Trek XI filmean.
  • Telesailean paper protagonista bat duen emakume bakarra da. Espazioaren konkista emakumezkoen esku zegoela esan nahi zuen, oraindik garai hartan emakume astronauta bat egoteko aukera txikienik ere ez zegoenean.
  • Afroamerikar arrazakoa da, izaera arrazanitz bat ematen diona espazioa esploratzeko enpresari. Afrikar jatorriko aktore gutxik zuten estereotipoetatik haratagoko pertsonaia garrantzitsuen paperak egiteko aukera.
  • Kirk eta Uhuraren arteko musua historikoa da, Estatubatuar telebistak erakutsi zuen lehen arrazarteko musua izan baitzen. Lehen aldiz 1968ko azaroan eman zen.
  • Uhura emakumea eta afroamerikarra zen, beharbada funtzio sekundario bat egiten zuen (komunikazioak), baina ahalmen profesional maila handikoa zen, 1960ko hamarkadako estatubatuar gizarteko gutxiengo etnikoentzat adibide positibo bat zena.
  • Nicholsek Star Trek 1967an, lehen denboraldia amaitu ondoren uztea pentsatu zuen, baina Martin Luther King, Jr.ekin izandako elkarrizketa baten honek telesailean geratzeko konbentzitu zuen, bera afroamerikar komunitatearentzat jarraitu beharreko adibide bat zela ikusaraziz.