Star Trek

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Star Trek edo Izarretara bidaia zientzia fikziozko telesail eta filmeen frankizia bat da. Gene Roddenberryk sortutako Star Trekeko fikziozko unibertsoa benetazko aktoreak dituzten bost telesailez, 1966ko Star Trek: jatorrizko telesaila barne, 2 dimentsiotan marraztutako pertsonaiekin eginiko animazio sail batez eta hamaika filmez osatua dago. Frankizia dozena bat bideojoko baino gehiagora, zenbait rol jokora, zaleek idatzitako ehundaka fikziozko istorio eta eleberritara, horietakoren batzuk bideoan eginikoak direnak eta Las Vegaseko atrakzio tematiko batera ere hedatzen da. Jatorrizko telesailarekin hasi eta ondoren filmeekin eta gainontzeko telesailekin jarraituz, frankiziak gurtza fenomeno bat sortu du eta kultura herrikoian zenbait erreferentzia sortu ditu.

Aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enterprise espaziontzia.

Star Trekeko telesail eta filmeetako istorioa nahiko neurritsua da gizadiaren etorkizunari dagokionez, sendoa istorioaren kalitateari dagokionez, koherentea bere jarraipenagatik eta kongruentea egungo gizakien izaerarekin (gizakiak hurrengo 400 urteetan askorik ez direla askorik aldatuko frogatzen saiatzen dena), beti "mundu bitxi eta berriak esploratu eta bizitza mota eta zibilizazio berriak bilatzeko etengabeko misioarekin, ausartki bidaiatuz aurretik beste inor sekula egon ez den tokira". Bertute hauek, ekoizpenaren zehaztasunari eta bere aktore zerrenden aukeraketari batuz Star Trek oso saga sendoa eta bere generoan bakarra bihurtu dute.

Ekoizpen ofizial zabalaz gain (sagaren frankiziaren jabea den Paramount Pictures Inc. enpresak zuzendua) Star Treken izen soilak sorkuntza zabala eragin du entretenimenduaren industrian, ehundaka eleberri, bideojoko eta beste lan batzuk sortuz (adibidez, zaleek ekoitzitako sail ez ofizialak, Izarretara bidaia: abentura berriak edo Izarretara bidaia: berpiztea kasu) guztiak jatorrizko sagaren sendotasun, koherentzia eta kongruentziarekin bat datozen moduan garatuak, bere izenburua, mundu mailan entretenimenduaren historian ezagunenetako bat bihurtuz.

Fikziozko testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizpenaren fikziozko unibertsoa Planeta Elkartuen Federakuntzaren historiak eta berau Lurrean sortu aurreko urteek protagonizatzen dute, 2063 urtetik, arraza estralurtarra den vulkaniar arrazarekin gizakiek duten lehen harremana gertatzen den garaia, 2379 urteraino hartuz, Federakuntzak oso une loriatsuak, baina, aldi berean zailak pasatzen dituenean galaxiako bi superpotentziei aurre egin behar izateko aukera agertzen denean, Domeinua eta Borg kolektiboa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Star Trek