Oñati irratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oñati irratia
Datuak
HerrialdeaGipuzkoa

Oñati Irratia Gipuzkoako Oñati herriko irratia da, herriko udalaren ekiminez emititzen duen irratia. 1991. urteko maiatzean jaio zen, herritarrak informatzearekin batera euskara sustatzeko asmoz. Herriko albisteak, agenda deialdiak, kirolak, lehiaketak, elkarrizketak, erreportajeak... emititzen ditu, FMko 107,4 frekuentzian zein interneten.

Astelehenetik ostiralera bitarteko emisioak eskaintzen ditu, eguerdian eta arratsaldean (eta gauean bi saioen errepikapena). 2016ko maiatzean, 25. urteurrena dela eta, saio bereziak antolatu zituzten herrian zehar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

]