Oñati
|
Oñati |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Oñati | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Debagoiena |
|
| Alkatea | Mikel Biain (Bildu) | |
| Herritarra | oñatiar, txantxiku | |
| Koordenatuak | 43°2′N 2°25′W / 43.033°N 2.417°WKoordenatuak: 43°2′N 2°25′W / 43.033°N 2.417°W | |
| Eremua | 107,31 km2 | |
| Garaiera | 175-1.360 m | |
| Distantzia | 68 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20560 |
|
| Biztanleria | 11,033 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 0,1 bizt/km² | |
| Sorrera | 1467 | |
| http://www.oinati.org | ||
Oñati Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Debagoiena eskualdekoa eta lurralde osoko handiena hedadurari dagokionez.
Herriguneak maila handiko monumentu asko ditu, batez ere Pizkundekoak eta Barrokoak. Bertan dago Sancti Spiritus Unibertsitatea, berariaz unibertsitate izateko eraiki zen eraikin platereskoa. Herrigunetik kanpo Aizkorriren magalean dago Arantzazuko santutegia, Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Ama Birjinaren omenez eraikitako Euskal Herriko XX. mende erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena.
Oñatiarrek txantxiku ("igel") ezizen herrikoia hartzen dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Bergara eta Antzuola; hegoaldean Barrundia eta Donemiliaga, (Araba); ekialdean Legazpi; eta mendebaldean Arrasate eta Aretxabaleta.
[aldatu] Auzoak
- Arantzazu.
- Araotz.
- Errekalde.
- Garibai.
- Kale-Barria
- Kale-Zaharra
- Larraña.
- Lezesarri.
- Olabarrieta.
- Olakua.
- San Lorentzo.
- Uribarri.
- Urrexola.
- Zubillaga.
[aldatu] Historia
Oñati mende luzez jaurerri "burujabea" izan zen, eta gero konderria, 1845 arte ez baitzen Gipuzkoan sartu.
Ez dago Oñatiko oraingo hirigune historikoaren ezarpenaren jatorria doitasunez zehazten duen agiririk. Nahiz eta bibliografiak jatorri goiztiarra baiesten duen, dela Oñatiko antzinako gunearena, dela hango Gebara etxearena -ustez 1149koa den agiri baten aipamena errepikatzen da, eta haren bidez Ladron Eneko kondeak, Gebara eta Oñati etxeko jaunak, bere ondasun guztien dohaintza egin zion bere semeari-, gaur badakigu testu horren ustezko antzinatasuna ez dela egia.
Dena dela, zentzuzkoa dirudi hirigunearen jatorria San Migel elizaren inguruan kokatzea. Eliza horren lehenengo erreferentzia dokumentalak 1200ra garamatza, urte horretan Juan de Prejanok, Calahorrako apezpikuak, bere aurrekoak «Ecclesiam sancti michaeli de Onati» elizari emandako induljentzia batzuk berrestu baitzituen.
Berezitasun bat ere badauka, jaurgoko udalerri gutxietako bat baita, nahiz eta gero konderri izatera pasa zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera, titulu hori gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko kode izan zirenek). Gebaratarrek Gaztelako erregeak emandako eskubide eta pribilegio batzuk zeuzkaten, eta haien bidez, botere politiko, judizial, ekonomiko eta erlijiozkoa kontrolatzen zuten. Oñatiko biztanleek etengabe egin zituzten saioak jaunaren boteretik jaregiteko. 1338an hasi ziren, eta, nahiz eta 1540an eskatu zen Gipuzkoarekiko anexioa, lotura hori ez zen gauzatu behin betiko 1845 arte.
[aldatu] Hirigunea
Hirigunea multzo monumental berezi bat da, ibarreko erdialdean kokatua, eta morfologia berezia eta perimetro zehaztua dituena. Gunearen egiturapena barrendik egiten da, denborarekin erantsiz joan diren bideen arabera. Jatorrizko gunea XIII. mendekoa da, eta inguru honetan itxuratzen da: Kale Zaharraren zati bat -San Migel elizaren ondoan igarotzen da, eta Errege Bideak Oñatitik pasatzean egiten duen trazatua markatuz-, San Anton kalea, Santa Marina plaza eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan, Arranoaitz errekaren eskuineko ertzean, Santa Marina izan ezik.
XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran zabalgunea sortu zen, hiriaren hiri-bilbea beste aldera zabaldu, eta banaketa eta okupazioko modu ordenatu bat ezarri. Bat dator Kale Barriarekin eta Atzeko Kalearekin, kale horietan nagusi baitira eraikuntza zainduak, material onekoak eta lerro soilekoak. XV. mendean, beste bi nabe, gotikoak, erantsi zitzaizkion San Migel parrokiari, eta haren inguruan «Sietevientos»[erreferentzia behar] aldea egituratu zen.
XVI. mendean Unibertsitatea instalatu izanak eta merkataritzaren eta eskulangintzaren garapenak hazkundeko dinamikari eustea ahalbidetuko du, eta ondoz ondo beste hiri-espazio batzuk egituratzea. Urbanizatze-prozesuak XVII. eta XVIII. mendeetan segitu zuen, eta Kale Barria Kale Zaharrarekin batu zen zubi batzuen bidez, eta, XIX. mendearen amaieran, Foruen Enparantza eta Santa Marina sortu ziren.
Eskema lineala nagusitzen da, Kale Zaharraren, Kale Barriaren eta Atzeko Kalean inguruan, eraikuntza atxikiko orube estu eta sakonak dituena. Foruen Enparantzako espazioa topaleku moduan sortu zen, «Sietevientos» aldeko bilgune txikia hobetzeko. Eskema lineal horren adarkatzeak ibilbide irregular batzuetan gauzatzen dira, Kale Zaharra Kale Barriarekin batuz, eta hego-ekialdean bide-zati isolatu batzuetan, errebalek zati batean desitxuratu egiten baitute egitura hori.
Hala ere, ardatzen indarrak eta adarkatzeak egituratzen dituen Foruen Enparantzaren eskalak irakurketa argia ematen diote hiri-bilbearen multzoari. Aipatu behar da irregulartasun horiek ematen diotela bilbeari bategite zeiharren eta eskala txikien berezitasuna.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 6.083 | 6.300 | 6.242 | 6.728 | 6.841 | 7.172 | 8.367 | 10.525 | 10.893 | 10.695 | 10.705 | 10.896 |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Mikel Biain hautatu zuten alkate.
|
Oñatiko udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
| Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
[aldatu] Armarria
Oñatiko armarrian garrantzi historikoa izan duten familiak islatzen dira, hiru zatitan banatua. Goian, ezkerrean arrano bat dago Ganboatarren familia irudikatuz eta eskuinaldean oreina bat Murgiatarrena irudikatuz. Armarriaren beheko zatian oreina arranoak zaurituta agertzen da, honek Erdi Aroko gudu bat irudikatzen du, Murgiatarrek galdu zutena.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Oñatiko hirigune historikoaren multzoak bere ibilbide historikoari erantzuten dio, eta monumentu-kopuru zabala biltzen du: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak, eta tartean hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri-bizitzako ehunka urte batera biltzen dituen bilbe batean.2011ko uztailaren 4tik, monumentu-multzoaren kategoriako Kultura Ondasun sailkatzeko espedientea ireki da[2]. Oñatiko ondasun ugari hirigune historikoan daude:
- Oñatiko Unibertsitatea: Rodrigo Mercado Zuatzolak sortu zuen 1548.urtean . Bertan lau mendetan zehar Medikuntza, Zuzenbidea, Filosofia, Teologia eta Letrak irakatsi dituzte.
- San Migel parrokia: XV. mendeko eliza gotikoa.
- Bidaurreta monasterioa: XVI. mendeko mojategia.
- San Migel errota.
- Udaletxea: XVIII. mendeko eraikin barrokoa.
- Lazarraga dorretxea.
- Hernani etxea.
- Otadui-Jausoro etxea.
- Don Pedruena jauregia.
- Urain dorrea.
- Santa Marina, San Anton eta Foruen plazak.
- Zumeltzegi dorrea, Oñatiko Kondeen dorretxea.
Badira beste ondasun batzuk hirigunetik kanpo:
- Arantzazuko santutegia: Urbia eta Aizkorrira bidean dago kokatuta, Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Ama Birjinaren omenez eraikitako Euskal Herriko XX. mende erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena.
- Arrikrutzeko kobak 2007ko ekainean ireki zituzten publikoari Araotz auzoan kokatuta dauden koba hauek.
[aldatu] Inguru naturala
Udalerria ingurune menditsuan kokatuta dago, eta Aizkorri, Aloña, Zaraia eta Elgeako mendilerroek mugatzen dute.
Herri honetan sortutako Oñati ibaia Debaren ibaiadar nagusietakoa da.
[aldatu] Oñatiar ezagunak
- Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra.
- Pedro Altube (1827-1916), "Ameriketako euskaldunen aita" edo, 2,03 metro neurtzen zituela eta, "Palo alto" bezala ezaguna. "National Cowboy Hall of Fame-n" inskribatua 1960tik.
- Aita Madina (1907-1972), fraidea eta musikagilea.
- Santi Idigoras (1953-), Errealeko futbolari ohia.
- Ruper Ordorika (1956-), abeslaria.
- Gerardo Markuleta (1963-), idazlea.
- Luis Durán (1967-), komikigilea.
- Jon Odriozola (1970-), txirrindulari profesional ohia.
- Markel Irizar (1980-), txirrindulari profesionala.
- Ritxi Mendiguren, Athleticeko futbolari ohia.
- Juan Carlos Irizar, musikari eta konposatzailea.
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Erreferentziak
-
Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22)
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/15ean kontsultatua
- ↑ Izendapena EHAAn
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Oñatiko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Oñati, Auñamendi entziklopedian (Euskomedia Fundazioa)
| Oñatiko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Arantzazu • Araotz • Errekalde • Garibai • Kale-Barria • Kale-Zaharra • Larraña • Lezesarri • Olabarrieta • Olakua • San Lorentzo • Uribarri • Urrexola • Zubillaga |
||
|
|||||||
|
|||||||