O arame

Wikipedia, Entziklopedia askea
O arame
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Argitaratze-data2008
Estreinaldi-data2008ko irailaren 13a
IzenburuaO arame
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaliziera
Zatiak1 act (en) Itzuli
LibretistaManuel Lourenzo (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJuan Durán (en) Itzuli

O arame ekitaldi bakarreko ganberako opera bat da, Manuel Lourenzoren galizierazko libretoaren gainean Juan Duránek musikatu zuena, eta era berean, Lourenzoren Camiñar polo arame cunha lata de cervexa liburuan oinarritzen dena. 2008ko irailaren 13an estreinatu zen Colón Antzokian A Coruñako Operaren LVI. Jaialdiaren barruan. Estreinaldian A Coruñako Operaren Lagunak elkartea aritu zen ekoizpen lanak egiten eta Manuel Lorenzo berak egin zituen eszena zuzendari lanak. Operak Galiziako Kritikaren Saria irabazi zuen. [1]

Operan bi abeslari baino ez daude, sopranoa, Carmen Durán, eta baritonoa, Javier Franco. Taula gainean bi mimo agertzen dira ere.

Orkestrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirula 1; oboe 1; klarinetea 1, fagota 1, tronpa 1, tinbalak, biolinak 4, biolak 2, biolontxeloak 2, kontrabaxua 1 eta pianoa.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda
2008-9-13
(zuzendaria: Maximino Zumalave)
Gloria soprano Carmen Durán
Labarta baritono Javier Franco

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García Balado, Ramón. (2009-3-4). 'O Arame', ópera de Juan Durán. (Noiz kontsultatua: 2017-2-2).