Objektu Hegalari Ezezagun
Objektu Hegalari Ezezaguna[1], labur OHE (1952. urtean Estatu Batuetako Aireko Armadak ezarritako ingelesezko UFO edo Unidentified Flying Object terminotik) lekuko bakar batek edo batzuek batera ikusitako aireko fenomeno bat da, lekukoek fenomenoaren izaera identifikatu ezin izan dutelarik. Argazkiz, radarrez, bideoz edo bestelako tresna batez jasotako aire seinaleak eta irudiak ere biltzen ditu terminoak. Fenomeno hauek ustezko estralurtarren aireontzi eta espaziuntziekin lotu badira ere, gaurdaino zientziaz ezin izan da lotura hori frogatu.
Pertsona asko sinesten dute fenomeno honetan, izan ere, jende asko ikusi du, objektu hegalari ezezagunak erakusten duten irudi eta bideo ugari daude eta sailkatu gabeko dokumentu militarrak daudela uzte da. Kasuak egon dira non, hegazkin bateko bidaiari askok fenomeno berdina ikusi duten eta ezin izan da demostratu faltsuak edo haluzinazioengatik sortuak direla.
Aldiz, eszeptiko ugari daude ere. Beraien jarrera zientziaren oinarrizko printzipio batean oinarritzen dute: fenomeno baten existentzia aldarrikatzeko froga eztabaidaezinak behar dira. Azpimarratzen dute, OHE-k estralurtarrekin zerikusia dutela frogatzen duten froga fidagarririk ez dagoela. Baina eszeptikoak ez dira OHE-etan sinesten ez duten bakarrak. Zientifiko gehienak OHE-k iruzur hutsa direla pentsatzen dute ere.
