Objetivo eliminar al "Rana"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Objetivo eliminar al "Rana"
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1975

Objetivo eliminar al "Rana" Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da, 1975eko azaroak 3 eta 1976ko urtarrilak 5 bitartean sailean argitaratua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Rana", H.I.G.O. (Hermandad Internacional Gamberros Orbitales) erakunde etsaiko buruzagi lodi eta mendekuzalea Superra hiltzen saiatzen ari da. Mortadelo eta Filemon H.I.G.O.n infiltratuko dira, eta, behin barruan, "El Rana" akabatu ahal izango dute, baina etsai irristakor hau akabatzearen lana ez zaie uste bezain erraza izango. "El Rana" egoera arriskutsuetatik, nahi gabe ere, kalterik gabe irteteagatik da ezaguna, hortik bere izena.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiaren eskema orokorra eta zenbait gag El tirano komikian errepikatzen dira.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiki honetan, 42. orrialdeko 6. biñetan Henry Kissinger estatubatuar politikaria agertzen da.


Aurrekoa
Los mercenarios
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1976
Ondorengoa
Misión de perros