Oka
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
- Artikulu hau gorputz-isurkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Oka (argipena).
Oka, okada, goitika, goitikin, gonbito edo goitigale urdailean dagoena ahotik indarrez berriro egoztea da. Oka garuneko gune berezi batek kontrolatzen du; gune horri eragiten dioten drogen bidez edo urdaileko, hesteetako eta barneko belarriko nerbioen kitzikaduren bidez ok eragiten du. Diafragma eta abdomeneko giharrak uzkurtzen dira eta urdaileko sarrerako giharra lasaitzen.
Oka egitean baino aurreneko egoerak goragale du izena, batzutan okarik gabe ere agertzen dena. Goragalea eta okada ekiditeko sendagai antiemetikoak erabiltzen dituzte.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-21 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.