Ola k ase

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ola k ase 0001.jpg

Ola k ase 2012 urtetik zabaldutako Interneteko memea da, Hola, ¿qué haces? gaztelaniazko agurraren metaplasmo moduan eratua. Esaldia trending topic izatera heldu zen Twitter webgunean eta meme askotan erabili da testu moduan, maiz llama baten irudiarekin batera. Gaztetxoen lagunarteko hizkerako ohiko esaldia izatera heldu zen. Esaldiaren aldaera batzuk ere asmatu ziren, ola k kiere esaterako. 2013ko urtarrilean, Espainian ilegalki zegoen Lory Money senegaldar etorkinak ospea eskuratu zuen esaldia behin eta berriz baliatuz eta remixa eginez, Youtuben ikusgai jarritako bideoa biral bilakatu eta milioika ikustaldi izandakoan. Horri esker, disko-etxe eta beste zenbait enpresekin kontratuak sinatu zituen.



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.