Olabarrietako Done Tomas eliza

Koordenatuak: 43°08′42″N 2°50′05″W / 43.1451°N 2.83461°W / 43.1451; -2.83461
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olabarrietako Done Tomas eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZeberio
Koordenatuak43°08′42″N 2°50′05″W / 43.1451°N 2.83461°W / 43.1451; -2.83461
Map
Ondarea
9

Olabarrietako Done Tomas eliza Zeberion dagoen eliza ikusgarria da. XV mendeko eliza gotikoa da. Atari oso handi eta nabarmena du, eta oso nabarmena da harri txikiz eginiko lurra, nahiz eta urteak aurrera joan ahala mugitzen joan diren.[1]

Bitxikeri moduan 1970eko hamarkadan Zeberioko ermitetako hainbat santu ostu zituzten, horregatik gaur egun asko eliza honetako eliz museoan gordeta daude. [2]

Eliz museoa

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri-hormaz eraikitako masa da, harizti baten ondoan bera bakarrik altxatua, Zeberioko bailarako toki eder batean. Oin-planoa hiru tartetan banatuta dago, errektangelu baten antzera. Gangak, izar moduko irudia sortzen dute, burualdean lau puntako izarrak izanik. Buruetan sei daude, goiko aldeko angeluetan tronpak administratzen direlako. Burualdean eta oinetan, tokiotan eta ikusgai ageri diren diagonaleko ostikoak daude, besteak beste. Deskribatutako nabe horrek, lau karpetxo osagarriak ditu, binaka euren artean berdinak direnak eta burualdearen eta bigarren tarteei erantsita daudenak.

Barrukaldean, giro argia sumatzen da, jarritako lehioen sistemari esker; begi itxurako lehio bat zabaltzen da eguerdi aldean, eta lehiate bana tarteetan. Azken lehioak, gotikoko diseinu puntaduna dute, eta flamigerorez apainduta daude. Behin baino gehiagotan berritu behar izan dira.

Harriz egindako korua, elizaren atzeko aldearen zabaleta osoa hartzen du.

Deskribapen honekin ikusi daiteke, Zeberioko elizaren nukleoa gotikotzat hartzen dela, XV. mendeko amaierakoa, eta hurrengo mendeetan osatzen joan zen.[3]

Erreferetziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d4661aa470b8e961d85e487feff5. (2007-01-10). «Olabarrietako Santo Tomas eliza» tourism.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  2. Perez Urraza, Kepa. (2009). Zeberio haraneko ermiten zehar ibilaldi historiko-didaktikoa. .
  3. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]